euskal diaspora eta kultura
2010/12/06
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. "Seguruenik Diasporak munduan ipini duen publizitate estatikorik handienetako bat den honetan, Cordobako Euskal Etxeak geure milurteko hizkuntzaren berri eman eta zabaldu nahi du", azaldu dute elkarteko Zuzendaritza Batzordetik.
"Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", segitzen du oharrak, amaitzeko gogora ekarriz "elkarteko euskara irakaslea den Marina Urriza Larraioz iruindarraren koordinazioa medio Gure Txokoak berretsi eta jarraitu egiten du(ela) euskara zabaldu eta hedatzeko bere engaiamendua".
Gisa berean, Euskal Etxeak iragartzen du, beste behin "Gure Txokoa Euskal Aregentinar Etxeak hitza eman duela otsaileko lehenengo astean egingo den 'Mundu guztia Alta Gracian' izeneko Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzearen 2011eko edizioan parte hartzeko". "Honela, Cordobako Euskal Etxeak hitz emana du dagoeneko bertan parte hartuko duela bere Dantza Taldearekin eta baita inaugurazio kabalkadan ere, gogor ari baita lanean erabateko presentzia izaten, baialdira bertaratzen direnek gure antzinako tradizioak gustura ikus ditzaten", aipatu dute euskal etxe cordobatarretik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus