euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Cordoba Loiolari kantari'ren 19. edizioa: musika bateratzaile

2010/09/24

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea
Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea

PUBLIZITATEA

"Gure Txokoak azken 19 urteetan zehar egin dituen koru elkarretaratzeetako bakoitzak esan daiteke ekarpen bereizia izan duela, eta euretako guztietan lortu dugu beti helburu genuena: bateratzea entzule izan dugun publiko anitza hain adierazpide ederra den koru kantuaren bidez. Hori baita, finean, musikaren esangura". Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxekoek bukatu berria duten koru elkarretaratzeari buruzko balantzea egiten dute ondoko lerroetan. Heldu zaigun bezala ematen dugu argitara.

Gure Etxea Euskal Etxea/Cordoba, Argentina. Ber denboran [koru elkarretaratzeak] gure [euskal] kantu zahar eta berriak hedatzea ahalbidetu digu; bistan denez, beste tamaina bat hartzen dute ziklo honetan interpretari izan dituzten abesbatza aipatuen ahots eta zuzendaritzan, eta horrek harrotasun puntua ekartzen digu. Herri baten kultura musikala ezagutzekotan, merezi duen errespetutik behar dela egin pentsatzen dugu zinez.

Elkarretaratzearen hasieran, abesbatzek elkarrekin kantatu zuten Ereserki Nazionala, eta segidan Gernikako Arbola. Bertan zeuden euskaldunentzat hunkitzeko moduko unea izan zen eta kopuru handiz publikoa osatzen zuten gainerakoentzat, bakearen eta askatasunaren aldeko deia, horixe zabaltzen baitute Gernikako haritz zaharra den sinboloari eskainitako hitz apalek.

Gero, koru bakoitzak bere errepertorioa garatu zuen, eta honela aurkeztu ziren Mozart, Rutter eta Debussy-ren artean, europar errenazimenduko sorlanak, Rheinberger Ginasterak lagunduta eta 'vidala chayera' bat gazteen abesbatzako ahots freskoek kantaturik.

Eta aldi oro bezala, eskerrak eman beharrean gaude Matias Saccone, Gustavo Rocchietti eta Santiago Ruiz bezalako zuzendari gazteei eta euren korukideei Gure Txokoarekiko adierazten duten jarrera eskuzabala urtero elkarretaratze honetarako deitzen ditugunean. Gauza bera aurreko kontzertuetan partaide izan diren Cordobako beste koru bikainetako zuzendariei.

Gero, zuzendarien eta 'zuzendutakoen' bilkura Euskal Etxearen egoitzan, ahaidetasun giro atseginean, giro horretan berehala sortzen baita musika. Probilegio gehigarri bat da une horietan gaztejende hau entzutea, izan ere hobekien egiten dakitena egiten: kantatzen.

Honako abesbatzak izan ziren partaide

ASKATZAILEAREN ANTZOKIKO KANTU-MINTEGIKO KORUA
Zuzendari, Matias Saccone irakaslea

UNCko MATEMATIKA, ASTRONOMIA eta FISIKA FAKULTATEKO KORUA
Zuzendari, Gustavo Rocchietti irakaslea

DOMINGO ZIPOLI INSTITUTUKO GAZTE KORU MISTOA
Zuzendari, Santiago Ruiz irakaslea
 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia