euskal diaspora eta kultura
2013/09/26
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2013 honetan ere gauzatuko du Cordobako Gure Txokoak 'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketa. Inazio Deunaren ohorezko ekitaldia Nuestra Señora de la Merced Basilikan egingo da eta hiru koruk hartuko dute parte: Matias Saccone zuzendari duen Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko Abesbatzak, Sandra Leonik zuzentzen duen Nekazaritza Zientzien Fakultatekoak eta Cantoria de la Merced delakoak, Santiago Ruizen ardurapean. Hitzordua bihar da, irailaren 27an, arratsaldeko 8etan, 25 de Mayo eta Rivadavia kaleetan dagoen elizan.
Cordobako euskal etxetik adierazi digute baita ere datorren urriaren 17an beste ekintza batean hartuko dutela parte. Oraingo honetan, Euskal Herriko kolektibitatea ordezkatuko du Gure Txokoa-k hiriko Unibertsitate Katolikoak garatzen duen Ikaslearen Nazioarteko Eguneko festan. Jaialdiak herri askotako gizataldeak bilduko ditu Unibertsitateko instalazioetan.
[Gero eta gutxiago falta da Euskal Asterako eta ‘Cordobatarrak’ eko dantzariak erabat murgilduta dabiltza bidaiaren antolakuntzan, entseguak, dirua biltzeko ekintzak eta batez ere eguna iristeko irrika (argazkiakEE)]
Bitartean Cordobatarrak Dantza Taldea buru belarri ari da lanean Villa Mariako Euskal Asteari begira. Alde batetik, eta huts egin gabe, astero entseatzen dute gazteek larunbat gaueko emanaldian aurkeztuko duten koreografia; bestetik, eta bidaiarako dirua biltzeko helburuarekin, mota askotako ekintzak ari dira aurrera eramaten. Abuztuan, esate baterako, pastel salmenta egin zuten; hil honetan, berriz, erromeria bat antolatu dute eta urriko proposamenak beste pastel salmenta bat eta te-bingo saioa izango dira.
Bukatzeko, Cordobatarrak-ek gogorarazten du euskal etxean euskara klaseek segitzen dutela. Eskolak asteartetan egiten dira Maddalen Aristegi oiartzuarra irakasle.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus