euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko txikiek euren debuta egin zuten Gizataldeen Sukaldaritza Ikuskizunean

2018/06/05

Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko txikiak euren debutean
Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko txikiak euren debutean

PUBLIZITATEA

Hogei bat kolektibitate bildu ziren azken igandean Entre Rios probintzia argentinarreko Concordia hiriko ‘Peatonal del Bicentenario’ pasealekuan bertako jaialdi artistiko gastronomikoan parte hartzeko. Hiriko Immigranteen Elkarteko kide den Ibaiko Izarrak sukaldaritza standetan eta tauletan ere ordezkaritu zuen Euskal Herria; tauletan gainera, nobedade batekin: elkarteko txikien taldearen aurkezpenarekin.

Concordia, Argentina. Garrantzi handiko eta jardunbide luzeko festa da Concordiako Gizataldeen Jaialdi probintziala. 25 urte betetzen ditu aurten eta Immigranteen Elkarteak mota askotako ekintzak antolatuko ditu urtean zehar urteurrena ospatzeko.

Lehena, joan den asteburuan izan zen, hiriko ‘Peatonal del Bicentenario’ (Bigarren Mendeurreneko Oinezkogunea) pasealekuan, 25 de Mayo Plazan. Bertan hogeitik gora gizataldek euren janari eta ikuskizun tipikoenak erakutsi eta dastagai eskaini zizkioten publikoari. Euskal Etxearen kasuan, luzitu egin zen euskal txosna, ohi bezala, etxeko sukaldariek prestatutako menuarekin. Oraingoan, txorizoa sagardo erara eta paella izan ziren arrakastatsu zerbitzatu ziren berezitasunak.

Eta Gazte Lurra izenpean bilduta dauden Etxeko dantzariak ere luzitu ziren, hauek euren koreografiekin. Helduek ‘Arku Dantza’ eta ‘Almute’ dantzatu zituzten Patxi Etchevers eta Susana Cook zuzendari.

Txikiek, berriz, Cecilia Berezaga eta Juliana Iriarteren eskutik eta lehen aldiz publikoaren aurrean, ‘Axuri beltza’, ‘Marmutx’ eta ‘Orbaizeta’ taularatu zituzten. Zorionak!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia