euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Ibai'ko Izarra partaide atzo hasitako Entre Rios probintziako XX. Immigrantearen Jaian

2013/09/02

Probintziako erreginak izateko hautagaiak Argentinako ereserkia abesten (argazkia Cecilia Silva Torrea)
Probintziako erreginak izateko hautagaiak Argentinako ereserkia abesten (argazkia Cecilia Silva Torrea)

PUBLIZITATEA

Entre Rios probintzia argentinarreko 2013ko Immigrantearen Jaia atzo hasi eta irailaren 15era arte gauzatuko da bertako Concordia herrian. Festak hamasei kolektibitatetako lagunak bilduko ditu mota askotako ekintzak eskainiz, tartean musika eta dantza ikuskizunak, kultura standak eta probintziako erreginaren hautaketa. Maria Victoria Etcheverry Legarreta gaztea izango da Ibai'ko Izarra Euskal Etxearen hautagaia. Euskal dantza tradizionalak eta janari tipikoak ere osagai izango dira ekitaldiaren XX. edizioa honetan.

Concordia, Argentina. Concordiako Immigranteen Elkarteak antolaturik atzo igandea eman zitzaion hasiera Entre Rios probintziako Immigrantearen Jaiari. Festaren hogeigarren edizioa --irailaren 1etik 15era-- nobedade batekin inauguratu da: Suzien Martxa abiatu aurretik Argentinako eta kolektibitateen banderak aireratu ziren moto eta auto batzuek osatutako ibilgailu-kabalkada batetik.

Ekitaldia Concordiako Portuko gunean burutuko da bi asteotan programa hau garaturik:

-Irailaren 3an: Immigrantearen Eguneko Gau Ikuskizuna, Odeon Antzokian
-Irailaren 4an: Immigrantearen Eguna. Festaren 20. urteurrenean, ohorezko plaka desestaliko da Udaletxe atondoan (goizeko 10etan) eta esker-emate elizkizuna burutuko da katedralean (iluntzeko 7etan)
-Irailaren 7an: Immigrantearen Maratoia
-Irailaren 13an: Sukaldaritza Gunearen hasiera
-Irailaren 14an: Immigrantearen Festako erreginaren hautaketa eta dantza taldeen emanaldiak
-Irailaren 15ean: ohiko kabalkada ibaiertzean, sari banaketa eta jaiaren amaiera

Aipatzekoa da pasa den hilabetean festa aurreko jarduerak ere burutu zirela. Abuztuiaren 18an, larunbata, dantza ikuskizuna eskaini zuten kolektibitate guztietako dantzariek Auditorium Antzokian; abuztuaren 28tik 30era, berriz, immigrazioari buruzko Entre Rioseko jardunaldiak antolatu ziren Arruabarrena Jauregian.

Euskal etxeko erregina

Festaren XX. edizioari begira, gizatalde antolatzaileek Erreginaren Hautaketarako partaideak aukeratu zituzten. Euskal kolektibitatearen kasuan Maria Victoria Etcheverry Legarreta hautatu dute Concordiako Ibai'ko Izarra-ko lagunek ikurrina eramateko. “Maria Victoria bigarren hezkuntzako azken urtean ari da 4 zenbakiko Damian P. Garat eskolan. 17 urte ditu eta kirolari amorratua da. Eskubaloian jokatzen du CEF 4 taldean. Hain gustuko du kirola kirol kazetaritza ikasi nahi duela eskola bukatu eta gero. Euskal Etxera bere sustraiak ezagutu nahian hurbildu zen duela urte batzuk eta bertako ekintzetan partaide da”, azaldu diote EuskalKultura.com-i Ibai 'ko Izarra-tik.

Concordioako Immigrantearen Jaia 2013 01

[Victoria Torrea, Alejandro Casañas alkateordea eta Victoria Etcheverry, azken hau 'Euskal Herria' adierazten duen xingola soinean (argazkia Cecilia Silva Torrea)]

Bestalde, euskal gizataldearen presentzia egoki bermatzeko, janari eta dantza tipikoak ere eskainiko dituzte Concordiako Ibai'ko Izarra Euskal Etxeko lagunek jaiaren baitan. Festa honetarako prestatutako menua txorizoa sagardo erara, piperrada eta gozoak izango da. Tauletara igotzeko momentuan Lantzeko Inauteriak dantzatuko dute Gazte Lurra taldeko gazteek. Proposamen hauetaz gain, euskal kulturari buruzko informazio orokorra emateko toki bat ere bilduko du Festak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia