euskal diaspora eta kultura
2013/05/02
PUBLIZITATEA
Concepcion del Uruguay, Argentina. Concepcion del Uruguay-ko 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriumak bildu zuen joan den ostiralean, apirilak 26, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak gonbidatutik Concordiako Gazte Lurra dantzari taldeko gazteek eskaini zuten ikuskizuna. Uruguay ibaiaren alde berean, Entre Ríos probintzia argentinarrean, eta errepidez 150 kilometro tarteko dauden bi hiri hauetako euskal komunitateak lankide izan ziren, ia ordu t'erdi iraun zuen emanaldia aurkeztuz, Euskal Herriko dantza, pasadizo eta istorioak erakusgarri.
Publikoak erantzun egin zuen eta Concepcion del Uruguay-rako bidea egin zuten Gazte Lurrako 20 dantzariek ibilbide bat proposatu zioten Euskal Herrian zehar batutako jendeari, euskal ohiturak, lekuak, moldeak, tradizio eta pasadizo hautatuak dantzen arteko uztargarri, Mariano Silva Torrea irakasle, dinamitzaile eta euskaltzale concordiatarraren eskutik.
Bertan eskaini zen dantza partearen laburbilduma bideoratu eta sareratu du Marianio Silva Torreak berak, bera ere parte den Gazte Lurra taldearen lanaren adierazle:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus