euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Euskal Gizataldearen ordezkaria, Sofia Niez Rousset, Immigrantearen Printzesa hautatua

2012/09/26

Concordiako Euskal Gizataldearen ordezkari Sofia Niez Rousset, irailaren 15ean 2012ko Inmigrantearen Jaiko Lehenengo Printzesa hautatua (argazkia Inmigrantes Unidos de Concordia)
Concordiako Euskal Gizataldearen ordezkari Sofia Niez Rousset, irailaren 15ean 2012ko Inmigrantearen Jaiko Lehenengo Printzesa hautatua (argazkia Inmigrantes Unidos de Concordia)

PUBLIZITATEA

Concordiako euskal etxetik, Entre Rios probintzia argentinarrean, zorionak ematea eskatzen digute --eta hala egiten dugu-- bertako Immigrantearen Jai Probintzialean euren ordezkari lehiatu zen 18 urteko Sofia Niez Rousset gazteari, izan ere jai horretako Lehenengo Printzesa hautatu baitzuten, erregin koroa eskuratu zuen italiar gizataldeko ordezkari Daniela Estevez Benazzorekin batera. Lerro hauen bitartez, zorionak Sofiari. Aurretik ere Concordian erregin edo ohorezko aipudun izendatu dituzten euskal ordezkarien ildoari eusten dio, Maria Milagros Castañeda, Gimena de Ibarra, Nerea Gonzalez Ovcharenko edo Maria Pia Mario-Hirigoyen adibide.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia