euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Euskal Gizataldearen ordezkaria, Ana Laura Bidegain, Immigranteen Erregina Probintziala hautetsia

2018/09/10

Euskal ordezkaria Concordiako Erregin hautetsia, Ana Laura Bidegain (arg. Walter Sanchez)
Euskal ordezkaria Concordiako Erregin hautetsia, Ana Laura Bidegain (arg. Walter Sanchez)

PUBLIZITATEA

Concordia, Argentina. 2018ko Immigranteen Erregina hautatzeko ekitaldia egin zen joan den larunbatean Entre Rios probintziako Concordia hirian, bertako Gizataldeen XXV. Azokaren programaren baitan. Euskal komunitatekoek Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten egun osoan Azokaren barruan ipinitako standean eta eguna bukatzeko berri pozgarria bildu zuten, euren ordezkaria, Ana Laura Bidegain, koroatu baitzuten Immigrateen Erregina Probintziala.

Euskal ordezkariarekin batera hautetsi izan ziren: erreginaordea, Magali Viner, judutar gizataldekoa; enbaxadore kulturala, Delfina Gorsky. Lehenengo printzesa, Felicitas Corva Mario; eta bigarren printzesa, Bernardita Rodriguez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia