euskal diaspora eta kultura
2009/09/10
PUBLIZITATEA
Concordia, Argentina. Reseña Histórica de la Colectividad Vasca de Concordia liburuaren aurkezpena iluntzeko zortzietan egingo da [beste iturri batzuen arabera zortzi t'erdietan] herriko 'Julio Serebrinsky' liburutegian. Hitzordu honen inguruan bilduko da Concordiara Felipe Eiheragibel, FEVA edo Argentinako euskal erakundeen federazioko lehendakaria, besteak beste hitzaldi bat eskaintzera euskal kulturaren zenbait alderdiren gainean.
Ekitaldi berean presentzia nabaria izango du Nerea Gonzalez Ovcharenko gazteak, bera izan baita hautatua bertako Euskal Etxean Euskal Gizataldeko Erregin, eta euskal ordezkaria izango da, beraz, ekitaldi finala urriaren 17an gauzatuko duen Immigrantearen XX. Erregin Probintzialeko Lehiaketan. nereak 17 urte ditu eta bosgarren maila ari da ikasten Aita Kaputxinoen Aingeruetako Ama Birjinaren ikastetxean. Urte gutxi barri Psikologia ikasketak egin nahiko lituzte.
Nereak beste zortzi gizataldetako --argentinarra, alemana, frantsesa, italiarra, judua, siriar-libaniarra, suitzarra eta Uruguaitarra-- lehiakideak izango ditu Erregin koroa lortzeko norgehiagokan. Aurtengoan ez dute hautagairik aurkeztu gizatalde arabiarrak, brasildarrak, kubatarrak, espainiarrak, grekoak eta paraguaitarrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus