euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordia Euskal Etxeak aurtengo oturuntzetako lehena burutu zuen, sortu zuteneko 25. urteurrenaren urtean

2007/06/06

Concordiako Euskal Etxeak joan den maiatzaren 12an ospatu zuen festaren ikuspegia (El Sol argazkia)
Concordiako Euskal Etxeak joan den maiatzaren 12an ospatu zuen festaren ikuspegia (El Sol argazkia)

PUBLIZITATEA

Colectividad Vasca de Concordia --hala du izena Concordiako Euskal Etxeak-- aurtengo bere lehenengo festa ospatu du Argentinako Mesopotamia izeneko erregioko izen adiskidetsuko hiri horretan. Bertako prentsak Mauro Real de Azúa, Botnia enpresa finlandiarreko Baso Garapenerako kudeatzaileak bertan izan zela azpimarratu du. Urte berezia izango da honakoa Concordiako euskaldunentzat, euskal elkartea sortu zuteneko 25. urteurrena ospatuko baitute, propio antolatzen ari diren egitarau landu batekin ospatu ere.
Elkarretaratze eta oturuntza maiatzaren 12an egin zen erakundearen egoitzan eta urtean zehar etorriko diren beste hainbaten arteko lehenengoa izan zen, urtebetetze biribila baitauka aurten euskal etxe concordiarrak. Honi buruz, Juan Pedro Sauré kontulariak adierazi zion bertako El Sol egunkariari «hau dela aurten eman dugun lehenengo festa», eta honekin eman zaiola hasiera «gure elkartearen 25. urteak ospatzeko egingo ditugun ekitaldiei».

Sauré-k azaldutakoaren arabera, «honakoa bazkideentzat eta 25 urte hauetan koherentziaz lagun izan ditugunei eskainitako afaria izan da», argituz «egitarau sorta bat daukagu(la) eta hilabetez hilabete segituko dugu(la) ospakizuna burutzeko, Jainkoak laguntzen badigu behintzat, urriaren 5era iritsi arte, horixe baita gure egun handia».

Argitu zuen baita ere afarian zehar eskainitako tango ikuskizuna erakundeko bazkideetako batek egin zuela, «oso mutiko gaztea, euskaldunen artean berria den zerbait erakutsi edo irakatsi nahi duena», alegia, tangoaren munduan barneratu eta euskal etxea tangoz jantzi eta girotu nahi duena. «Asteazken oroz, 16:30etatik 18:30ak arte tango eskolak emango dira euskal etxean».


Lotura interesgarriak

Colectividad Vasca de Concordia, Concordiako Euskal Etxea
www.concordia.com.ar/Vascos

Concordiako Euskal Etxeko kide bat, Immigrantearen Erregina
2006ko irailaren 11ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

María Pía Mario-Hirigoyen: 'Harro nago Euskal Erregina izateaz'
2006ko irailaren 7an BasqueHeritage.com-en argitara emana

San Fermin Astea amaitu da Concordian
2006ko uztailaren 14an BasqueHeritage.com-en argitara emana

Gazte Lurra-ko gazteak eta Ibaiko Izarra zikloa
2006ko uztailaren 11ean BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia