euskal diaspora eta kultura
2011/06/25
PUBLIZITATEA
Concepcion del Uruguay, Argentina. Concepcion del Uruguay-ko 'Ibai Txori' Euskal Etxeko dantza taldea partaide izango da gaur larunbata ekainaren 25ean Uruguay ibaiaren mendebaldeko edo argentinar ertzean kokatzen den hiri honen 228. urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldietan.
Euskal dantzariekin batera arituko dira bertako Haur Abesbatz Minipolifonikoa eta Santa Lucia delakoa, eta Villa Elisako piamontetarren ondorengoen taldea.
Egunez, Concepcion del Uruguay-en 228. urteurreneko ospakizuna goizeko 10:30etan gauzatuko den protokolozko ekitaldi batera bildu du Udalak, hiriaren fundatzaile izan zen Tomas de Rocamoraren estatuaren aitzinean, ondotik, eguerdiko ordubietatik goiti familia giroko jaialdia egingo delarik sarrera libre eta kitorik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus