euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza eta erregin hautaketa San Inazio-ren omenez Comodoroko EEak antolatu zuen afarian

2009/10/05

San Inaziori omenaldi-afariaren inaugurazioaren momentu bat
San Inaziori omenaldi-afariaren inaugurazioaren momentu bat

PUBLIZITATEA

Ekitaldia pasa den abuztuaren 29an ospatu zen Comodoro Rivadaviako Galiziar Zentroko aretoan. 230 pertsona baino gehiago bildu ziren eta afariaz gain, EEko dantza taldeek eskainitako ikuskizunaz disfrutatu ahal izan zuten. Bilkura honen aurretik, uztailaren 31ean, omenaldia egin zioten San Ignaziori San Juan Bosco Elizan eta bertan ‘Lagun Artean’ Abesbatzak eta ‘Haize Dantzariak’ dantza taldeek hartu zuten parte.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Elkarteko Erreginak Zeremoniako Banderen atzetik sartu zirenean hasi zen Comodoroko Euskal Etxeak antolaturiko afaria. Hauen ondoren, Dantza taldeetako dantzariak, adin guztietakoak, urte batetik 25 baino gehiagora. Agertokira iristean Argentinar Himno Nazionala jo zuten eta ondoren Gernikako Arbola. Euskal elkarteko lehendakariak, Antonio Baztan-ek, hitz batzuk eskaini zizkien bertara bildutakoei eta jarraian, dantzari batek aurreskua dantzatu zuen.

Hasierako ekitaldi hauen ostean, dantzari txikienekin jarraitu zuen gauak. Maite Baztan-ek gidaturik, Lantz-eko ihauterien interpretazio bat egin zuten. Bukatutakoan, ertainekoen txanda iritsi zen. Julieta Vazquez-i jarraituz arin arin bat dantzatu zuten euskal lan-tresna ezberdinekin. Dantza ikuskizunarekin amaitzeko, Haize Dantzariak-ek dantza polit bat eskaini zuen, emakumeek zinta dantza egin zuten eta gizonezkoek basoen gaineko trebezia erakutsi zuten godalet dantzekin.

Emozio momentuak

Gaueko momenturik hunkigarriena Elkarteko Erregina koroatu zenean bizitu zen. Elkartearen ordezkari izango da 2009-2010 urteetan zehar eta Noelia Echavarria du izena.  Adriana Olmos Anchordoqui-k entregatu zion koroa.

Afarira bildutakoek oilaskoa, txerrikumea, entsaladak eta plater nagusia eta abadira (abadejo) bizkaitar erara dastatu ahal izan zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia