Comodoro Rivadavia, Argentina. Comodoro Rivadaviak immigranteen gizatalde aktibo ugari ditu, batzuk aspaldi, hiria herrixka bat besterik ez zenean eratuak, eta askoz berriagoak diren beste batzuk. Guztiak bizikide dira 365 egunez bere 180 mila biztanleekin Patagonia Australeko hiri handiena den honetan. Urte osoan zehar haiekin gozatzea proposatzen du, izan ere, "Aitzindarien eta munduko zapore eta dantzen gaua" ekitaldiak, topaketa mugatuago eta intimoagoen formatuan, iraileko Gizataldeen Azoka handira iritsi arteko itxaronaldia laburtuz. Uztailaren 6an, zikloko bigarren topaketa egin dute Comodoron, eta bertan izan ziren (1923an hirian sortu zuten) Euskal Echea-ko lagunak, euskal sukaldaritza eta dantzekin, Bulgaria, Herrialde Arabiarrak, Irlanda, Italia eta Boliviako gizataldeekin batera.
Kultura Idazkaritzak, Atzerriko Komunitateen Federazioak eta Comodoro Turismo Erakundeak antolatuta, ekimena Kultur Etxean hasi zen 20etan, ikuskizun artistiko eta plater tipikoen dastaketa ugari eskainirik. Horrez gain, programak oholtza gaineko errezeta tradizional baten erakustaldi bat ere eskaintzen zuen. eta euskaldunen kasuan Ignacio Baztane eta Eneka Cordoba izan ziren euskal ordezkari, guztien aurrean piperrada bat zuzenean prestatuz. Gainera, euren stand gastronomikoan, tortilla pintxoak eta euskal pastel tradizionalak eskaini zituzten: sagar tarta, euskal pastela eta gazta tarta.
Eneka Cordoba, Eduardo Vergel, Nerina Royinson, Johana Endrinal eta Ignacio Baztán Aitzindarien Gaueko stand gastronomikoan
Badira 64 urte Euskal Echea-ko dantzari taldea publiko aurrean ari dela, euskal dantzaren onena erakutsiz eta txalo zaparrada sutsuak jasoz. Hala egin zuten beste behin Aitzindarien Gauean, agertokira baitaratzen dituzten hiru formazioekin aurkeztuz: txikien taldeak Makil Dantza aurkeztu zuen, Maite Baztan, Alma Juarez, Valeria Vergara eta Ignacio Rodriguezen eskutik. Ertainenak, Micaela Parra eta Carla Rementeria zuzendari, Kadrila dantzatu zuen; eta “Haize Dantzariak”ek, helduen taldeak, Makil Dantza eta Arin Arin, Maite Baztan zuzendari. “Aukera paregabea izan zen euskal etxea hirira zabaltzeko, horixe baita guk bilatzen duguna. Ez bakarrik ezagut gaitzaten, baizik eta gizarteari, EEak daramatzan ehun urtetan eman, egin diguten tokia eskertzeko modu polita delako», adierazi dio EuskalKultura.eus-i Maite Baztanek, Patagoniako euskal elkarteen artean dekanoa den Euskal Echea euskal etxeko lehendakariak.