euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea erakunde historikoak (1923) 2016ko balantze aberats eta baikorra kaleratu du

2016/12/14

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteko dantzariak urteroko dantza ikuskizunean
Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteko dantzariak urteroko dantza ikuskizunean

PUBLIZITATEA

Urte ederra izan dute aurtengoa Comodoro Rivadavia Euskal Echea elkarteko lagunek eta jai eder batekin itxi dute 2016ko egitaraua. Ekitaldian partaidetza handia izan zuten instituzioko gazteek sukaldean zein euren dantzekin festa animatzen. Ohiko ekintza horiei, baina, berri bat gehitu diote Comodoroko neska-mutilek. Hiriko Komunitate Atzerritarren Futbol Txapelketan ikaragarri jarduera ona izan dute euskal elkarteko emakumezko zein gizonezko taldeek.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Balantzeak egiteko garai ona da urte amaiera eta Hector Baztan buru duen Chubut probintzia patagoniarreko Euskal Echea elkarteak balantze paregabea aurkeztu du 2016an honetan. Izan ere, comodorotarrek urte hasieran iragarritako ekintza askotako programa ondo baino hobeto bete dute, EuskalKultura.com-ekin berbetan adierazitako datu eta behinbehineko ebaluazioaren arabera.

bereziki azken hiru hilabeteetako errepasoa eginez, berri onak baino ez ditu eman Comodoro Rivadaviako euskal elkateak. Urriaren 29an 230 lagun bildu zituen Euskal Echearen urteroko afari eta dantza ikuskizunak. Azaroaren 19an txikientzako eguna antolatu zuten eta abenduaren 3an urte amaierako jaia.

Ekintza hauez gain azpimarratzekoa da Euskal Echeko sukaldari den Eduardo Vergel hautatua izan zela Gaztemundu programan parte hartzeko; eta kirolaren arloan, elkarteko emakumezkoen futbol taldea finalera iritsi zela Hiriko Komunitate Atzerritarren Futbol Txapelketan.

Eguberri bezperako momentu honetan, oporrei begiratzen diete elkarteko kideek eta otsailera arte merezitako atsedenaldia hartuko dute indarrak bildu eta 2017ari indarberriturik behar bezala ekiteko. Lehenago, ordea, azken ekintzetako argazki ederrak utzi dizkigute gure irakurleekin konpartitzeko.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia