Comodoro Rivadavia, Argentina. Irailaren 7tik 9ra luzatu da aurten Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Gizataldeen Azoka. Aurrekoak bezala, XXXI. edizio hau hiriko Azoka Gunean izan da eta bertan bildu ziren kolektibitateetako musikari, dantzari, sukaldari eta oro har gizatalde atzerritarrekin bateko do besteko harremana dutenak. Urtero bezala, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea jaiako protagonista nagusietako bat izan zen ez bakarrik taula gainean baizik eta baita stand gastronomikoetan ere.
Taula gainean, taldeko adin guztietako dantzariak aritu ziren, guztira hirurogei bat. Gastronomia standean, bi taldek egin zuten lan Nacho Baztan eta Edu Vergel sukaldarien ardurapean.
Azokaren bigarren egunean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna izan zuten gogoan euskal comodorotarrek eta hainbat argazki egin zituzten EDEaren irudiarekin, jaiarekin bat eginez.
[Haize Dantzariak Comodoroko helduen taldea 2018ko Gizataldeen Azokan]