euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comahueko Euskal Etxeak osatu berri duen bere dantza taldea aurkeztu zuen Neuquengo Kolektibitateen Jaian

2019/11/12

Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Gizataldeen Jaian
Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Gizataldeen Jaian

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Azkeneko lau urteetan egin duen legez aurten ere partaide izan da Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Kolektibitateen Jaian. Nobedade aipagarria, debuta egin zuela bertan Euskal Etxeko dantza talde sortu berriak, Jaialdiko agertoki nagusian egin ere. Neska dantzariek jantzi tipikoez dantzatu zuten, Juan Carlos Sartuqui banderadun. Dantza taldearekin aurkezteaz gain, kultur standa ere muntatu zuen Elkarteak eta azken eguneko desfilean hartu zuen parte gainerako gizataldeekin batera.

Euskal Etxekoak oso pozik agertu dira, dantzarien estreinuarekin eta oro har Jaian egindakoarekin, eta esker beroak luzatu nahi dizkiete bereziki dantzariei eta festan Euskal Herria ordezkatu ahal izateko lagundu zuten guztiei.

Neuquengo Kolektibitateen Jaia azaroaren 8tik 10era luzatu zen, Duam Gunean, eta euskaldunez gain honako herrietako elkarte eta ordezkaritzekin: Alemania, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Egipto, Eslovenia, Espainia, Hungaria, Israel, Italia, Libano, Paraguai, Peru, Senegal, Siria, Ukraina eta Venezuela.

Jaiko argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia