Neuquen, Argentina. Patagonia argentinarrean, Neuquen hirian egoitza duen Comahueko Euskal Etxeak 9 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzendutako gonbitea plazaratu du, Euskal Herriari buruzko ipuin lehiaketan antolatuz. Parte hartzeko ez da nahitaezkoa idazle gazteak Argentinan bizi behar izatea, beraz edonondik bidal ditzateke lanak eta lehiaketan parte hartu. Banakako edo taldekako lanak aurkez daitezke. Taldeek bost kide izan ditzakete gehienez.
Ipuinak hauetako gai bati buruzkoak behar duteizan:
-Euskal Herria gure aitona-amonen edo gure arbasoen herria
-Euskal Herriko ohiturak (sukaldaritza, musika, dantzak, kirolak, jaiak, jantziak…)
-Euskal mitologia
-“Kontatu didate Euskal Herria badela…”
-Euskal Herriko lehenengo hezkuntza, nola dago antolatuta?
-Nolakoa da haurtzaroa Euskal Herrian? Zertan jolasten dira umeak?
-Euskara, Euskal Herriko hizkuntza
-Abenturak Euskal Herrian
Idazlanak gaztelaniaz idatziak behar dute izan eta ezizen batekin bidali behar dira euskaletxeadelcomahue@hotmail.com helbidera. Bidaltzeko epea irailaren 30ean bukatuko da eta irabazleen izenak urriaren 14an jakinaraziko dira, Neuquengo Centenario hiriko Liburu Azokan.
Sari-emanaldia ere bertan egingo da. Unibertsitate Nazionaletako hiru Literatura irakasle izango dira epaimahaikide.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago eta oinarri guztiak, hemen.