Neuquen, Argentina. Testuak ondo irakurri eta ebaluaketa lan fina egin ondoren, Comahueko Euskal Etxeak bere 2. Literatur Lehiaketarako osatutako epaimahaiak, aste honetan jakinarazi ditu irabazleen izenak. Epaimahaiko kide izan dira: Euskal Filologian lizentziatu eta Literatura Konparatuan doltore den UPV-EHUko Iratxe Esparza Martin, Comahueko Unibertsitateko Maria Amelia Bustos, Maria Angelica Reybet eta Maria Bernarda Torres akademikoak eta Sonnia Beltran Euskal Etxeko kidea. Hona saritutakoak:
1. saria, Martine Olagoiti "Euskal Herria minimal. Un cuento sobre creación” lanarekin
2. saria, Estrella Marion “El cofre" lanarekin
3. saria, Jesus de Zugazaga y Rique “La desventura de Maddalen" lanarekin
4. saria, Laura Arizcuren “Clemente" lanarekin
5. saria, Marcela Jorajuria Cerrasquera “Regresar para partir" lanarekin
Sari-emanaldiari dagokionez, eta irabazleak Neuquenen bizi ez direnez, "emate sinbolikoa’ egitea erabaki dute antolatzaileek. Ekitaldia datorren astelehenean izango da, iluntzeko 8etan, Neuquengo ‘Bouquet de revés’ jatetxean, epaimahaikide argentinarrak eta euskal etxeko hainbat kide lagun.