Neuquen, Argentina. Lehiaketa hiru kategoria izango ditu, adinaren arabera; 12 urte arteko neska-mutilak, 13 eta 17 urte arteko gaztetxoak eta 18 urtetik gorako partaideak. Gaiari dagokionez, librea da, baldintza bakar batekin: idazleek euskal gaiak jorratu behar dituzte. Comahueko Euskal Etxeak aukera zerrenda hau proposatzen du gida gisa:
-Euskal Herria, gure aitona-amona edo arbasoen herria
-Euskal Herriko ohiturak (sukaldaritza, usadiosk, musika, dantzak, artea, lekuak)
-Euskal mitologia
-Euskara, nire hizkuntza, nire kultura
-Pasadizoak
-Euskal Herriko nire lagun bat
Ipuinek izenburudunak behar dute izan, 4.000 hitzekoak gehienez, argitaragabeak eta gaztelaniaz idatziak; euskaraz baldin badaude itzulpena ere atxiki behar dute. Ezizenez behar da sinatu eta euskaletxeadelcomahue@gmail.com helbidera bidali 2019ko apirilaren 20a baino lehen.
Lehiaketaren emaitzak Comahueko Euskal Etxearen Facebook Kontuan eta EuskalKultura.com-en argitaratuko dira apirilaren amaieran. Kategoria bakoitzean bost irabazle hautatuko dira eta saridunek diploma bana eta euskal gaien inguruko liburuak jasoko dituzte. Sari-emanaldia apiril amaieran egingo da garaiz adieraziko den leku eta tenorean. Oinarriak eta epaimahaikideei buruzko informazio osoa, hemen.