Neuquen, Argentina. ‘Fiesta de la Confluencia’ izenarekin ezaguna den jaialdia Neuquen probintziako Confluencia eskualdeak antolatzen du urtero Neuquengo Paseo de la Costa pasealekuan, Argentinako izen handiko hainbat artista lagun. Musikari, kantari eta dantzariekin batera, eskualdea osatzen duten herrietako elkarte eta erakundeek ere erakusten dute euren lana hiru eguneko jaialdian.
Elkarretaratzea ospatu berria da, eta bere zazpigarren edizio honetan, eta Udalak deituta Euskal Herriaren ordezkari, Comahueko Euskal Etxea izan da partaide. Euskal standean Euskal Herriari buruzko informazioa eta oroigarriak ezarri dira ikusgai eta eskuragai, eta Euskal Etxeko lagunen esanetan, “interes handia sortu zuen publikoaren artean”.
Euskal Etxearen hurrengo ekintza otsailaren 23 eta 24an izango da, Neuquen probintziako Centenario herrian, Inauteriak ospatzeko.
Jaialdiko argazki gehiago, hemen.