euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comahueko Euskal Etxea Centenarioko Liburu Azokan partaide herriaren 96. urteurreneko programa barruan

2018/10/22

Comahueko Euskal Etxeko kideak Centenarioko 2018ko Liburu Azokan
Comahueko Euskal Etxeko kideak Centenarioko 2018ko Liburu Azokan

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Bi urte daramatza Neuquen hiriko Comahueko Euskal Etxeak euskal kultura zabaltzen, probintziako hiriburuan ez ezik, inguruko herrietan ere. Langintza horretan, Neuquendik 15 kilometrora dagoen Centenario herriko Udalak askotan gonbidatzen du Euskal Etxea euren ekitaldietan parte hartzera. Azken hitzordua Centenariok bere 96. Urteurrena ospatzeko antolatu zuen Liburu Azoka izan da, urriaren 12tik 14ra. Azoka, Udaletxe aurreko San Martin Plazan izan zen eta bertan muntatu zuten kultur standa Euskal Etxeko lagunek.

Hiru egunetan zehar, zenbait proposamen eskaini zizkioten euskal gizataldeko ordezkariek bildutako publikoari. Txikien txokoan, esaterako, umeei zuzendutako bere lehenengo ipuin lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi zituen Euskal Etxeak. Euskal standean, liburuxkak eta kolektibitateko lagunek utzitako hainbat ale zeuden erakusgai eta hainbat galdera egin zizkieten bertatik pasatu zirenek euskal etxeko kideei.

Comahueko Euskal Etxeko lehendakari Manu Molinak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “oso aukera polita izan zen Centenarion egon ahal izatea, bertan euskal jatorrizko jende ugari baitago. Oso gustura ibili ginen eta datorren urtea bueltatzeko asmoa daukagu; esker beroak luzatu nahi dizkiet euskal etxeko kide guztiei beren lanagatik eta baita liburuak helarazi dizkigutenei ere, tartean Cesar Arrondori bere zenbait liburu eman baitzizkigun”.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia