Grand Junction, Colorado, AEB. Artikulu honen lehenengo partean, NABOk Grand Junctionen egindako bileraren berri eman genuen, baita Colorado Estatuak Jean Urruty euskal emigrante donazahartarrak 1978an eraikitako eta 'Plaza Urrutia' izenaz ezaguna den pilotalekua aintzakotzat hartu eta estatuko jabego historikoen erregistroan sartuz babesa eman izana ospatzeko bertan ezarritako plaka desestaltzearen argazki kronika egin ere, eta hortxe geratu ginen argazki sortan, plaka desestalita. Hona kronika grafikoaren bigarren zatia.
Plaka desestali berria, Denverretik etorritako apez batek bedeinkatu zuen euskal pilota plaza
Eta segidan, Mayi (Berterretche) Petracek euskal-amerikarra omentzeko saioari ekin zaion. Mayiren mereximenduen aurkezpena San Frantziskoko Euskal Etxe eta euskal komunitateko buruzagi eta NABOko lehendakari ohi den Valerie (Etcharren) Arrecheak egin zuen (irudian)
Hau da Mayi-ri eman zaitzaion 'Al Erquiaga Bizi Emankorra'ren plaka, bizitza oso bateko lan jarraituari
Mayi 2024 "Al Erquiaga Bizi Emankorra plaka eskuetan duela, saria jaso berritan
Kaliforniatik propio etorritako dantzariek Agurra dantzatuz ohoratu zuten Mayi Berterretche Petracek
Bertaratutakoek NABOk Sancho de Beurko elkartearekin eta Pedro Oiarzabal ikertzailea buru dela eskuartean duen 2MGko euskal beteranoen ekimeneko panela izan zuten kontsultagai
Eguerdia zen dagoeneko eta Coloradoko Euskal Etxeak prestatutako bazkarira bildu ziren bertaratutakoak
150 bat jende izan ziren ekitaldietan partaide, bazkarira bildutakoen zenbakietatik ondoriozta daitekeenez
Egun parkea den, eta euskal kantxa parte duen gune publikoa euskaldunez eta euskaldunen lagunez bete zen
Arratsalde hastapenean, Elena, Emma & Jeannine Duhart eta Vanessa Manjarrez dantzariek dantza emanaldia eskaini zuten
Godalet dantzarekin ere ausartu ziren. Irudian, Vanessa Manjarrez oinak basoaren gainean
Pilotalekuaren atzeko partean ere, lekuaren euskal izaeraren ezaugarriak, lauburuekin
Bertan ezarritako tabernara hurreratzen zenak, erraztasunak zeukan edariak euskaraz eskatzeko
Ilundu aurretik, dantzatzeko euskal musika eta euskal kantu tradizionalak ere, Jean Flesherren eskutik
Biharamun goizean, Coloradoko Euskal Etxearen Mus Txapelketa egin zen, zazpì bikote partaide
Txapeldunak kaliforniatik heldutako bi anaia, Florentino eta Adrian Elicegui, izan ziren, irudian, Mayi Berterretche erdian dutela