euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Colorado-ko Breckenridge herrian sukaldaritza profitatu dute euskal kulturara hurbiltzeko

2015/07/31

Ikasleek Euskal Herriaz ezer gutxi jakin izanak jo du, Buchanan sukaldari eta irakasleak, arrakastaren gakotzat (Irudiak: I.B. eta E.K.)
Ikasleek Euskal Herriaz ezer gutxi jakin izanak jo du, Buchanan sukaldari eta irakasleak, arrakastaren gakotzat (Irudiak: I.B. eta E.K.)

PUBLIZITATEA

Ian Buchanan sukaldariak euskal jakiak prestatzen irakatsi zien, atzo, Colorado-ko Breckenridge herriko CM eskolara hurbildutako hamabi ikasleri. Lepo zegoen klasea, hori baita izan zezaketen ikasle kopuru gehiena, eta itsaski eta arrainean oinarritutako menua prestatu zuten. Irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi legez, “euskal kulturaz ezer gutxi jakin izanak erakarri egin du jendea”.

Breckenridge, AEB. Itsaski erregosia euskal erara, berakatza saltsan egindako izkira salteatuak, tomate eta piperrekin prestatutako arrain freskoa eta, postre gisa, buñuelo edo kruxpetak. Hori izan zen atzo Colorado Mountain College ikastetxera hurbildutako dozena ikasleek ikasitako menua: “90-100 sukaldaritza saio ditugu urtean zehar, edonori irekiak, batzuk eguneroko kontuak ikasteko dira, pizzak, ogia zein jaki begetarianoak kasu, baina beste batzuk munduko sukaldaritzara hurbiltzeko erabiltzen ditugu”.

Hemeretzi urteko esperientzia dauka Buchananek sukaldean, eta ez AEBetan bakarrik: Erdialdeko Amerikan, Asian, Afrikan eta Europan ibilia da ere. “Kadizen (Espainia) bizi nintzen hainbat urtez, eta eskolako buruak Espainiako sukaldaritza eskolak antolatu nahi zituela esan zidanean euskaldunena aukeratu genuen ere, guztien artean bereziena delako”.

Denentzako eskola praktikoak

Hamazazpi eta laurogei urte arteko ikasleak izan ohi dituzte CMCn, Buchananen berbatan. Baina gehienak 40 eta 55 urte bitarteko emakumeak izan ohi dira. Beharrezko guztia duen sukaldea eremua dute beren esku jaki-zaleek, beraiek landu ditzaten azaltzen ari zaizkien jatekoak. Atzoko euskal eskolagatik 44 dolar ordaindu zituen pertsona bakoitzak.

Ian Buchanan-en webgunea
Wall Street Journal egunkariak Buchanani buruz argitaratutako artikulua



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia