euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Colegio de las Vizcaínas'

2008/01/01

PUBLIZITATEA

Colegio de las Vizcaínas delakoa Mexiko hiriburuak daukan eraikin ondareko etxe esanguratsuenetakoa da. Mexikoko Arantzazuko Kofradia euskaldunaren babespean sortua, instituzioak 1767an zabaldu zituen ateak, Loiolako San Inazio Ikastetxea izenez. 25.000 metro koadrotan banaturik, eraikuntza lanek 18 urte hartu zuten eta milioi bat peso-urre kostatu (Mexiko hiriaren %20a eros zitekeen garai hartan diru horrekin). Patio, eskalinata, iturri, arkupe, erretaula eta hainbat osagai aberastuna, eraikinak euskaldunei lotua segitzen du gaur egun.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia