euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zineko sei klasiko Coronel Moldesko Gure Zainak-en Aberri Eguna ospatzeko proposamena

2014/04/14

Cnel Moldesen egingo den Zine Zikloaren filmak
Cnel Moldesen egingo den Zine Zikloaren filmak

PUBLIZITATEA

Sei izenburuko Zine zikloa antolatuko du Gure Zainak Euskal Etxeak Aberri Eguna ospakizunaren baitan. Emanaldiak apirilaren 23tik 25era bitartean gauzatuko dira Cordoba probintzia argentinarreko herri honetan Carlos Gabilondo adituaren ardurapean, sarrera urririk. Zineaz gain, gaueko saioen ondoren euskal mokaduren bat ere egongo dela dastatzeko iragarri digu etxeko lehendakari eta ‘Euskal Baserrietako Sukaldaritza (Cocina Vasca Campesina)’ liburuaren egilea den Marita Echavek.

Coronel Moldes, Argentina. Aktibitate gutxiko bolada baten ostean, Coronel Moldeseko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Idazkaritzen babesa duen zinemaldia antolatuko du Gure Zainak Euskal Etxeak, herriko Everton Zine eta FM94,7 irratiarekin batera.

Hiru egunetan sei pelikula proiektatuko ditu Carlos Gabilondo zinema-zaleak Cordoba probintziako herrian: apirilaren 23an, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en Ama Lur eta Telmo Esnal-en eta Asier Altuna-ren Aupa Etxebeste; apirilaren 24an Julio Medem-en Behiak eta Montxo Armendariz-en Obaba; eta apirilaren 25ean, Josu Martinez-en Sagarren Denbora eta Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo-ren Kutsidazu Bidea, Ixabel.

Euskal etxeko lehendakari Marita Echavek azaldu digunez, emanaldiak bi saiotan eskainiko dira, arratsaldeko 4etan --eskoletako ikasleei zuzenduta-- eta gauez, gaueko 9etan, publiko orokorrari. Zikloa apirilaren 23an hasiko da, herriko Everton Zine Aretoan (Moreno kaleko 56. zenbakian), sarrera libre eta doan. 

Gaueko saioak bukatutakoan, antolatzaileek eta publikoak afaria partekatuko dute. “Nire asmoa, ‘Euskal Baserrietako Sukaldaritza (Cocina Vasca Campesina)’ liburuko errezetaren bat egitea litzateke, bildutakoek Euskal Herriko zaporeak dasta ditzaten”, adierazi digu Marita Echavek.

Euskal zine ziklo ibiltaria

Bestalde, Euskal Zine ibiltariari dagokionez, honako leku hauetako euskal etxeetatik jaso ditu gonbiteak Carlos Gabilondo proiektuaren arduradunak zikloak antolatzeko: Laprida, Rosario, Victoria (Entre Rios), Gral. Rodriguez, La Plata, Gral. Madariaga, Chivilcoy, Tandil eta San Miguel hirietatik. Hauetaz aparte, Lujango Frantziako Elkartetik ere deitu diote. Proiektua aurrera doa eta ordutegi, data eta helbideak baieztatu ahala kaleratuko ditugu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia