euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Claudio Esnal, Rosario Zazpirak Bat EEko lehendakari; Angeles Oñederra, José C. Paz-eko Toki Eder-eko

2009/04/29

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Orokorra, elkartearen egoitzan.
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Orokorra, elkartearen egoitzan.

PUBLIZITATEA

Euren araudiei jarraiki, Argentinako eta munduko hainbat euskal etxe zuzendaritza batzordeak berritzen aritu dira azkeneko asteetan. Aldaketa horien berri eman digutenen artean ekimenetan arras aktiboak diren honako bi euskal etxe argentinarrak daude: Buenos Aires probintziako José C. Paz herriko Toki Eder Euskal Etxea, Maria Angeles Oñederra eper berrirako ere lehendakari, eta Santa Fe probintziako Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari berri Claudio Esnal. Zorionak biei.

Buenos Aires, Argentina. Joan den igandean, apirilak 26, sartu ziren euren kargu berrietan José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekoek, dagokion Ohiko Biltzar Orokorra egin ostean. Hauteskundeen ondotik, honela gelditu da datorren epealdirako zuzendaritza:

-Lehendakaria: Maria Angeles Oñederra
-Lehendakariordea: Angel Fernandez Vitorica 
-Idazkaria José Erostarbe Aramburu
-Idazkariordea: Maria del Pilar Uribeondo
-Diruzaina: Alfredo José Ormazabal 
-Idazkariordea: Darío Guillermo Rodriguez
-Batzordekideak: Reynaldo Horacio Longo, María Amaya, Oscar Ausejo, María Soledad Fernandes Oñederra, Roque Raúl Grillo Arturi
-Baztordekide ordezkoak: Lidia Lucia Lechardoy Etcheberry, Elba Irene Arburua, Carlos Alberto Azcuenaga, Luisa Maturana, María Esther Sarry Jaureguiberri

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Kide titularrak: Martín Colombet Victorica y Elsa Ramona Estevecorena
-Ordezkoa: Gregorio Marton

ROSARIO-KO ZAZPIRAK BAT EUSKAL ETXEA

Bere aldetik, joan den martxoaren 12an egin zuten Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxekoek euren Urteroko Biltzar Orokorra. Eguneko Gaiak aztertu eta onetsi ondoren, elkarteko buruzagitza berritzeari ekin zitzaion. Hauteskundeek Claudio Esnal bihurtu zuten lehendakari eta Enrique Otaño lehendakariorde. Araudiek diotenari segituz, bi hauek dira hauteskunde bidez erabaki beharreko karguak, eta beraz hortik aurrera Zuzendaritza Batzordeko gainerako postuak izendatu ziren. Hona gelditzen da, beraz, Zazpirak Bateko agintaritza berria:

-Lehendakaria: Claudio Esnal
-Lehendakariordea: Enrique Otaño
-Idazkaria: Nélida Apesteguia
-Batzar-agiri idazkaria: Delia de Ustaran
-Diruzaina: José Luis Filippini
-Diruzainordea: María Eugenia Aguirre
-Batzordekideak: Fernando Esteban Lipuzcoa, Felipe Eiheragibel, Luis María Barrandeguy, Fernando Lizarbe, Maite Lerchundi, Rodrigo Mendia, Raúl Bereciartua, Guillermo Sias.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia