Trelew, Argentina. Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.
Euskal Etxeko aretoa propio apainduta, topaketari hasiera emateko bi hitzaldi programatu zituzten: Ignacio Esquiroz 'Gau Beltza' edo 'Arimen gaua'ri buruz aritu zen, Euskal Herrian, XX. mendearen erdialderaino nekazal giroan egiten zutena. Hainbat gai ukitu zituen, hala nola festaren jatorria, euskal paganismoa edo kristautasunaren aurreko espiritualtasuna, pertsonaiak, sorginak, erritu paganoak eta garaiko kosmobisioa.
Ondoren, Gonzalo Quispek herbologia mistikoaz mintzatu zitzaion solasa interes handiz segitu zuen publikoari. Jorratu zituen puntuen artean, belarren erabilera igarkizunean, psikismoa eta sendatze espirituala... Jarraian, Euskal Etxeko bazkide Fernando Saldiviak herbologia medizinalaz, gorputza sendatzeko belarrak bide ezberdinetan erabiltzeaz eta antzeko gaiak aipatu zituen.
Fernando Saldiviak eta Gonzalo Quispek belarrei buruzko hitzaldia ematen ari zirela
Hitzaldien zatia bukatutakoan, mokadu bat hartu eta topa egiteko ordua ere iritsi zen. Kanpoan, Euskal Etxeko patioan, sua zegoen zain, eta haren inguruan, euskal elkarteko bazkideek, Trelewko lehenengo Gau Beltzaren ospakizunera bertaratutakoak jauzi batzuk dantzatzera gonbidatu zituzten,