euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoytik Villa Mercedeseraino joan dira Arantzazuko Amaren irudia jasotzera, ekainaren 25ean jargiratzeko

2007/05/22

Joan den larunbatean Villa Mercedesen eginiko ekitaldia, non herri puntanoko EEko kideek Arantzazuren irudia eman zieten Chivilcoyko EEtik etorritako ordezkariei
Joan den larunbatean Villa Mercedesen eginiko ekitaldia, non herri puntanoko EEko kideek Arantzazuren irudia eman zieten Chivilcoyko EEtik etorritako ordezkariei

PUBLIZITATEA

Chivilcoy-ko 'Beti Aurrera' Euskal Etxe argentinarreko ordezkaritza bat, Buenos Aires probintzian, San Luis probintziako Villa Mercedes hiriraino heldu zen iragan larunbatean, Arantzazuko Ama Birjinaren irudi bat jasotzera, euskal jatorriko Andra Mari datorren ekainaren 25ean jargiratu edo 'tronuratu' behar baitute Chivilcoyn. Azken boladan, euskal etxeak medio --eta EuskalKultura.com-en argitara emaniko artikuluak ez dira honetan zerikusi gabeak--, hazten ari da Argentinan tradizioz garrantzitsua izan den Mariaren adbokazio honekiko atxikimendua. 2005eko abenduan Villa Mercedesen bertako EEk bultzaturiko dedikazioaren ildoari jarraiki dator oraingoa eta hauen laguntzari esker izan da posible 25ean Chivilcoyko euskal egoitzaren inaugurazio handiarekin batera egingo den jargiratze ekitaldia.
Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ko ordezkaritzak Buenos Aires probintziako herri horretatik Argentina barru aldeko San Luis probintziako Villa Mercedesera dauden zazpirehun kilometroak egin zituzten joan den larunbatean, ilusioz eta bozkarioz beterik, Euskal Herritik propio bidalitako Arantzazuko Ama Birjinaren irudiaren erreplikaren bila, euskal jatorriko Andra Mariaren jargiratzea egin nahi baitute Chivilcoyn ekainaren 24ean, euren Euskal Etxearen egoitza zabaltzeko antolatu duten ospakizun egitarauaren barnean.

[Argazkian, Chivilcoy eta Villa Mercedeseko euskal etxeetako ordezkariak, azken hiri honetako intendentearekin batera, Villa Mercedesen Arantzazuko Amari eskainita dagoen aldarearen aurrean. 2005eko abenduan iritsi zen bertara aldare honen buruan dagoen Arantzazuko Amaren irudiaren kopia. Horren berri izanik, Chivilcoykoak aholku eta euren esperientziaren berri galdegin zieten irudi hori ekar arazi zuten Villa Mercedeseko Julio Esnaola eta Liliana Rouan senar-emazteei, senarra bertako EEko lehendakaria eta batzordekidea emaztea, eta lankidetza horri esker izan da posible Euskal Herrian erreplika berri bat lortu eta doaintza gisa helaraztea, oraingoan Arantzazuko Andra Maria Chivilcoyn jargiratzeko]

Arantzazu, Chivilcoy eta Villa Mercedes arteko lokarri

Arantzazuko Amaren estatuaren inguruan sortu den mugimenduak harremanetan ipini ditu Chivilcoy eta Villa Mercedeseko Euskal Etxeetako lagunak eta lankidetza molde berri bat abiarazi du bi hiriotako euskaldunen zein Udalen artean. Villa Mercedesko intendentea partaide izan zuen larunbateko estatua-emate ekitaldiaren ondotik, igandean bi tokietako euskal ordezkaritzek bat egin zuten Villa Mercedeseko Euskal Etxean, berriz ere intendentea eta udal ordezkariak lagun, eta elkarren arteko opari trukeari ekin zioten. Oparien artean, eskuz egindako artesania lanak --Chivilcoyko EE harro dago arlo horretan bere bazkide Ruben Echevarriak egiten dituen emaitzez eta harek egindako originak oparitu ohi ditu-- eta, artesania arlotik atera gabe, bertako Euskal Etxeak ere bertan eginiko patxarana eskaini zuten, elkarretaratze giro sanoa bustitzeko.


Lotura interesgarriak

Arantzazu Santutegiaren webgunea
www.arantzazu.org

Arantzazukoa (Lima, Peru), Ameriketako lehenengo kofradia(1612)
Francisco Igartua Euskonews-en

Arantzazuko Amaren bederatziurrena Arrecifes, Argentinan
EuskalKultura.com-en argitara emana 2006ko abuztuaren 31ean

Arantzazuko Ama Argentinan Euskal Herriko Bakearen alde
EuskalKultura.com-en argitara emana 2006ko otsailaren 21ean

Arantzazuko Andra Mariaren jalgiratzea Villa Mercedes-en
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko abenduaren 29an

Fundazio bat Santutegiari bizia bermatzeko
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko azaroaren 4ean

Arantzazuko Amaren erreplika Villa Mercedesera
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko azaroaren 1ean

Ehundaka Arantxa Arantzazura bildurik
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko urriaren 22an

San Miguel herri argentinarrak Arantzazuko Ama jalgiratu
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko urriaren 3an

Aurreskua Arantzazuko Amaren ohoretan Argentinan
EuskalKultura.com-en argitara emana 2005eko irailaren 13an

Entre Ríoseko Victoriak Aranzazú-renganako botoak berritu ditu
EuskalKultura.com-en argitara emana 2004eko martxoaren 8an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia