euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyn gogor ari dira lanean hainbeste borrokatutako Euskal Etxearen egoitza ekainaren 23an inauguratzeko

2007/05/19

Hilabete barru inauguratuko da Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ren egoitza irrikatua, ahalegin etengabea, ekonomikoa eta bestelakoa, eskatu duen proiektua.
Hilabete barru inauguratuko da Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ren egoitza irrikatua, ahalegin etengabea, ekonomikoa eta bestelakoa, eskatu duen proiektua.

PUBLIZITATEA

Urte batzuk dira urrats garrantzitsua emanez Chivilcoyn Euskal Etxea izan behar zuen eraikinaren egitura zutitu zutenetik. Geroztik, luze jo dute obrek, baina hura bertan, euskaldunen kemenak eta burugogorkeriak, apurka, kolorebako porlanezko egiturak bizitasunak eta aktibitateak dakartzan margoz betetzen joan dira. Hauts artean ere, gauzak amaitu barik ere, entsaioak, bilkurak eta ekintzek arimaz betetzen joan dira azken hilabete eta urteotan, lehenago eraikin huts zen hura, 'Etxea' bilaka arazi arte. Izerdiaren lana. Gogoa eta bihotza, aspaldi bildu zitzaizkion gune honi, baina horrekin batera hornikuntza materialaren unea eta Etxe gutxi gora behera amaitua lagun artean inauguratzeko unea ere, une konpartitua, iritsi da. Ekainaren 23an izango da.

Hemengoa 'auzolana' izan da doaike, norberak ahal zuen heinean eta bere indarren arabera lan egin edo halako edo bestelako ekarria egin duen ahalegin amankomuna [barka Euskaltzaindia]. Pixkanaka joan da, garai txarrak pasatu baititu Argentinak azken urteotan, baina euskaldunek ez dute etsi euren arimari egitura fisiko eta biltoki egokia ipintzeko xedean. Orain, lanak garaiz amaitzeko kezkarekin batera, emozioa eta bozkarioa hasiak dira heltzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia