euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko EEko 2008ko Jarduera Plana: Ongintza afaria, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrarekin kontaktua...

2008/03/26

Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ko dantzariak
Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ko dantzariak

PUBLIZITATEA

Udan merezitako atsedena hartu ostean, Chivilcoyko Euskal Etxeak 2008ko Jarduera Planari ekin dio. Otsailean Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako makina fresatzailearen gaiarekin aritu edo FEVAko hauteskundeetara aurkeztutako bi zerrendetako kideen bisita jaso ondoren, Euskal Etxeak hasia du ikasturte berria. Besteak beste, honako ekimenei eutsiko die: euskal irratsaioa, dantza taldeak, euskara tailerrak edota urteurrenak ere antolatuko ditu datozen hilabeteetan.
Orden kronologikoari jarraituz, otsailean makina fresatzaile bat jaso zuen 'Beti Aurrera'k Eusko Jaurlaritzarengandik, baina 'bidaltzaileen ardurapetik kanpoko arazo batzuk medio', Chivilcoykoek itxaron egin beharko dute haren inaugurazio ofiziala egiteko. Euskal Etxeak eskerrak eman nahi dizkie emate-ekintza honetan parte hartu duten pertsonei: Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, Iñaki Mujika Prestakuntza Profesionaleko sailburuordeari, Marieli Diaz de Mendibil Eusko Jaurlaritzako Argentinako ordezkariari eta kudeaketa argentinarrean ibili den Cesar Arrondori.

Jasotako bisitei dagokienez, FEVAko hauteskundeetara aurkeztutako bi zerrendako kideena azpimarratu daiteke. Lehenik, Alejo Martinek gidatzen duen Centros Vascos por la alternativa zerrendakoak egon ziren, otsailean; eta martxoan, Mariluz Artetxe FEVAko lehendakaria, Ion Uriarte Por una FEVA para todos zerrendako ordezkariarekin batera. Bisita hauen ondoren, Zuzendari Batzordeko osoko bilkuran egindako bozketan ateratako bi kideak 'Beti Aurrera' Euskal Etxearen izenean hilaren 15ean egindako Biltzar orokorrera joan ziren.

Ongintzazko afaria eta Aretxabaletako orkestrakoak

Martxoan, Chivilcoyko Euskal Etxeak osasun arazo larriak dituen 'Josesito' haurraren tratamendua finantzatzeko ongintzazko afaria antolatu zuen, martxoaren 15ean hain zuzen. Beste alde batetik, hedabideetan lortutako islari dagokionez, La Razón de Chivilcoy, La Campaña eta zenbait irratik Aberri Egunaz informatu zuten; Euskal Etxeak irrati saioaren difusioa egin zuen LT32 Radio Chivilcoyn; eta Diario La Campañak dantza taldeen funtzionamenduari buruzko elkarrizketa bat egin zuen.

2008ko Jarduera Planaren barruan egindako gestioen artean, Euskal Etxeak Juanito Orobengoa Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako zuzendariarekin izandako harremanak azpimarratu behar dira. Euskal Etxetik adierazten duten moduan, 'gure herrialdean bira bat egin dezaten gestioa egin ondoren, beraien bisita irailerako zehaztea espero dugu'.

Irratsaioa, dantza taldeak eta euskara tailerrak

Datozen hilabeteetarako antolatu diren ekintzei dagokienez, La hora de los vascos irratsaioaren emanaldia aipa daiteke. Abian da dagoeneko martxoaren lehen larunbatetik aurrera 12:00tik 13:00etara eta Luis eta Mabel lankide egiten da programa. Gonbidatuak Chivilcoyko taldeak izaten dira eta hilaren 15ean euskara taldeak parte hartu zuen.

Graciela irakasleak gidatu eta Negrita, Nelba eta Mabelen kolaborazioa biltzen duen dantza taldearen ikasturte berriari hasiera emateko, ostera, guraso eta dantzarien arteko bilera antolatu dute datorren larunbaterako. Euskara taldeak apirilaren 5ean hasiko du jarduera Marta Invernozen gidapean eta maiatzerako eta uztailerako Euskal Etxeak afaria, 'Beti Aurrera'-ren urtebetetze-festa eta San Fermin ospatzeko ekintzak antolatuko ditu.


Lotura interesgarriak

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxearen webgunea
www.centrovascochivilcoy.blogspot.com

Euskal Herriko bi enpresarik Chivilcoyko EEa bisitatu dute
2007ko urriaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chivilcoyko dantza taldea, lehenengoz Euskal Aste batean
2007ko urriaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia