euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak 'Gernikako Arbola' literatur sarien irabazleak adierazi ditu

2012/09/10

Martha Cleci SADE idazle argentinarren elkarteko lehendakaria eta Luis Goicoechea, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxekoa (argazkiaEE)
Martha Cleci SADE idazle argentinarren elkarteko lehendakaria eta Luis Goicoechea, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxekoa (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxe argentinarrak, joan den ostiralean bere egoitzan eginiko ekitaldi batean, SADE idazle argentinarren elkartearekin batera deitu zuen Gernikako Arbola literatur sari nazionalen irabazleen izenak adierazi zituen. Bi elkarteetako lehendakariak buru izan ziren saioan, lehenengo hiru sarituen eta aipamen berezia lortutakoen berri eman eta sariak banatu ziren. Luciano Germán López, San Luis probintziako La Punta-tik partaide izan denak bereganatu du lehenengo saria. Bigarrena, La Platako José Luis Visconti izan da, eta hirugarrena Jairo Zanetti, Entre Ríos probintziako San Jose-koa.

Chivilcoy, Argentina. Joan den ostiralean, irailaren 7an, Chivilcoyko Euskal Etxearen egoitzan eginiko ekitaldian eman zen emaitzen berri. Bi elkarte antolatzaileen lehendakariak, Beti Aurrerako Luis Goicoechea eta SADE ko(Sociedad Argentina de Escritores) Martha Cleci, jendaurretu ziren, Nora Ugartemendia, Zulma Zubillaga eta Martha Cleci bera epaimahaikideek ebatzitakoa jakinarazteko. Hona emaitzak:

-1. Saria: Luciano Germán López (La Punta - San Luis)
-2. Saria: José Luis Visconti (La Plata)
-3. Saria: Jairo Zanetti (San José - Entre Ríos)

Aipamen bereziak

-1.a Martha Rocha (Chivilcoy)
-2.a Mónica Bagazgoitía (Monte Grande)
-3.a Omar Pertusi (Luján)
-4.a Alberto Goucouria (Santa Fe)
-5.a Sergio Leva (Resistencia - Chaco)
-6.a María del Pilar Mastrantonio (Chivilcoy)
-7.a Florencia Volonté (Santa Fe)

'Gernikako Arbola' literatur lehiaketa Argentina osorako antolatu zuten Beti Aurrerak eta SADEk, aurten Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena betetzen zela-eta. Zioak, izenburua eta testuingurua hau izanik ere, olerkiak gai librekoak ziren eta ez zuten nahitaez Gernikari edo 75. urteurrenari buruzkoa izan behar.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia