euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrerak euskal argentinar kultur txangoa antolatu du ‘Buenos Aires Celebra’ra bidaiatzeko

2019/03/26

Chivilcoyko sukaldariek antolatutako topaketa
Chivilcoyko sukaldariek antolatutako topaketa

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Oporraldi labur baten ondoren, otsailean ekin zieten berriro ere ekintzei Beti Aurrera Euskal Etxeko lagunek urte osoko eginbeharrak ahalik eta ondoen bete ahal izateko. Hurrengoen artean hitzordu garrantzitsuenetako bat da, dudarik gabe, maiatzaren 12an Argentinako hiriburuan egungo den ‘Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires Celebra al País Vasco) jaialdia eta bertan partaide izan ahal izateko euskal argentinar kultur bidaia ari dira antolatzen chivilcoytarrak. 60 pertsonako taldeak Buenos Airesko Colon Antzokia bisitatuko du goizean eta eguerdian Mayo Etorbidera hurreratuko dira. Urtero bezala, Euskal Etxeko dantza taldeak agertoki nagusian egingo du dantza.

Baina ‘Buenos Aires Celebra’ Jaialdia ez da Beti Aurrerako dantzariek etxetik kanpo izango duten hitzordu bakarra. Apirileko lehenengo asteburuan Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketan hartuko dute parte, oraingo bidaia honetan ere ordezkaritza jendetsu bat lagun.

Euskal sukaldaritzak leku garrantzitsua dauka Beti Aurreran, Amalur taldearen eskutik. Hauek ere otsailean egin zuten lehenengo topaketa eta komunitateari begirako beste ekintza bat ari dira prestatzen apirilerako. Eta, azken berrien artean, Chivilcoytik jakinarazi digute datorren hilabetean ‘Gernikako Arbola’ izeneko Literatur Lehiaketaren 7. edizioa jarriko dutela martxan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia