euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen blog berriak jo ta su dihardu elkartearen informazio eguneratua eskainiz

2007/06/25

Chivilcoyko Beti Aurreraren blogaren azala
Chivilcoyko Beti Aurreraren blogaren azala

PUBLIZITATEA

Chivilcoyko Euskal Etxea nolabaiteko iraultza bizitzen ari da azken egunotan, bere egoitza propioaren inaugurazioarekin. Eta ez hori bakarrik, egoitza fisikoa egitea nahiko lana izan ez eta Chivilcoyko euskaldunek egoitza birtuala ere jarri dute abian: Euskal Etxearen bloga. Atzo bertan hasi zen interneteko bitakora hau mezuak argitaratzen eta elkartearen azken berriak heleraziko dizkie Beti Aurrerako bazkideei eta munduko lagunei.
Blogspot berriaren inaugurazioan euskal argentinar komunitateko kideen agurrak eta zorionak izan ziren nagusi. Beti Aurrerak egoitza erreal eta birtualak eraikitzean egin duen ahalegina txalotzen zuten mezuekin bete zen bloga. Euskal Herritik, Josu Legarretak, Euskal Kolektibitateekin Harrematarako Zuzendariak elkarteko bazkideak zoriontzen zituen: 'zuen egoitza ederraren aurrean burura datorkit esaldi hura: zein ederra den gogoratzea, baina are ederragoa eraikitzea!'. Argentinako Euskadiko ordezkariak, Mari Eli Díaz de Mendibilek ere bere zorionak bidali zituen eta FEVAKo zuzendaritzak 'Beti Aurrera euskal etxeari Zorionak!' zioen mezua utzi zuen.

Argentinako agintari batzuk eta Chivilcoyko elkarte eta famili ugarik ere euren zorionak helerazi zizkioten elkarteari blogaren bidez. Eta noski, mezu asko eta asko Argentinako euskal etxeenak izan ziren, haiek ulertzen baitute inork baino hobeto egoitza propioa izatearen garrantzia. Horrela mezuak bidali zituzten honoko elkarteek: Saladilloko Itxaropen Euskal Etxea; Lagun Onak (Pergamino); Lagunen Etxea (Laprida); Toki Eder (José C. Paz); Euskal Jatorri (Misiones); Villegasko Euskaldunak (General Villegas); Villa Mercedeseko Euskal Etxea (Villa Mercedes); Euskal Sustraiak (Trenque Lauquen), Acción Vasca de la Argentina; Euzko Etxea (La Plata); Eusko Etxea (San Juan); Kotoiaren Lurra Euskal Etxea (Chaco); Unión Vasca (Bahía Blanca); Paranako Urrundik, Denak Bat (Cañuelas) eta, Uruguaitik, Montevideo Haize Hegoa. Mezu eta zorionak bidali zituzten baita ere Mikel Ezkerrok eta Magdalena Mignaburu Berhok (Diáspora Vasco Argentina web gunea), besteak beste.


Lotura interesgarriak

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen bloga
http://centrovascochivilcoy.blogspot.com

Chivilcoyko euskaldunen euskal etxearen inaugurazioa
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 11an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia