euskal diaspora eta kultura
2008/07/01
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. San
Juan Gauaren jaia iragan ekainaren 22an ospatu zuten. Beti
Aurrera Euskal Etxeko bazkide eta lagun talde handi batek ibilaldi
batekin hasiera eman zion jardunaldiari. Udaletxearen pareko Plaza Nagusitik atera ziren
partaideak. Bidean, ohitura jarraituz, dantzariek sorgin maskara jantzi eta giroa alaitu zuten euskal dantza tradizionalak eskainiz. Kamioneta batetik Euskal Herriko musika zabaldu zuten hirian zehar, herritar guztiak
festara deituz.
[Ibilaldian parte hartu zuten dantzariek sorgin maskarak jantzi zituzten]
Partaideek
Gernika Plazan eta Euskal Etxean amaitu zuten ibilaldia. Elkarteko
emakumeek txokolate beroa eta opilak banatu zituzten eta jarraian, dantzariek
ikuskizuna eskaini zuten zentroko aretoan 450 lagun ingururen aurrean. Kore
Institutuak ere zenbait emanaldi aurkeztu zituen gaueko momentu magikoa iritsi bitartean.
['Beti Aurrera' Euskal Etxeko aretoan ikuskizuna eskaini zuten bertako dantzariek]
Gauean,
jardunaldiko partaideek 'San Juango Euskalduna' panpinari su eman zioten. Panpinaren
tamaina erraldoia zela eta, hirian zehar aurkeztu aurretik arduradunek garabi
bat erabili behar izan zuten jantzia eta gorputzeko zenbait atal ipintzeko.
Euskal Etxetik baieztatzen dutenez, jende askok parte hartu zuen ekitaldian,
horien artean Chivilcoyko suhiltzaile eta boluntarioak. Festa su artifizialak
eta ikusleen txalo zaparradarekin amaitu zen.
['San Juango Euskalduna' panpin erraldoia. Goiko irudian, bere tamaina ikus daiteke pertsona batekin konparatuta]
[Arduradunek panpin erraldoiaren burua garabi batekin ipini behar izan zuten]
[Ikusle ugari hurbildu zen San Juan Gauaren ospakizunera (argazki multzoa Chivilcoyko Euskal Etxea)]
Lotura interesgarriak
Beti Aurrera
Euskal Etxea
www.centrovascochivilcoy.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus