euskal diaspora eta kultura
2011/09/21
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Chivilcoyko Beti Aurrera elkarteak indartsu hasi du iraila eta jai berri bat ari da prestatzen datorren larunbat honetarako. Besta elkartearen egoitzan egingo da: afari batekin hasi eta ondoren Daniel Cicala musikariaren taldeak kontzertua emango du. Horrez gain, elkarteak blogean gogora arazten du azken asteetan egin dituen jardueren berri.
Hilari hasiera emanez, elkarteak Haurren Eguna ospatu zuen, San Cayetanoko Karitas erakundearen jangelan egin zuen ekitaldiarekin. Bertara joan ziren Beti Aurrerako dantzari txiki eta ertainak eta dantza erakustaldia eskaini zuten larunbatean jangelan bazkaltzen ari ziren haurrentzat. Joko eta dantza artean igaro zen arratsaldea, eta joan aurretik, elkarteko txikiek, Beti Aurrerako bazkideek prestaturiko opariak banatu zituzten jangelako neska-mutilen artean.
[Beti Aurrerako dantzariak eta jangelako umeak jolasean (argazkia ChivilcoyEE)]
Iragan irailaren 9an, berriz, elkarteak Arantzazuko Ama Birjinaren Eguna ospatu zuen, euskal etxearen egoitza egin zen meza elizkizunarekin. Aita Luis Jaureguik eman zuen meza, Gipuzkoako Santutegitik Chivilcoyra ekarritako Ama Birjinaren irudiaren aurrean. Blogean elkarteak eskerrak ematen dizkie irudia ekarri zuten Antonina eta Miguel lagunei, euskal etxean beti ongi etorriak izango direla gehituz.
[Arantzazuko Ama Birjinaren egunean elkartean egin zen meza (argazkia ChivilcoyEE)]
-Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen bloga, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus