euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrera EEak ‘Gernikako Arbola’ literatura lehiaketaren bederatzigarren edizioa jarri du abian

2020/06/04

2020ko "Gernikako Arbola" lehiaketaren deialdia irekita dago jadanik
2020ko "Gernikako Arbola" lehiaketaren deialdia irekita dago jadanik

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. 'Gernikako Arbola' Lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du Beti Aurrera Euskal Etxeak SADE-Idazleen Argentinar Elkartearekin batera. Argentinan bizi diren 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurrekoetan bezala, bederatzigarren edizio honetan ere gaia eta generoa libreak dira. Partaide bakoitzak testu bakarra aurkez dezake, gaztelaniaz, A-4 orrialde batean,12 edo 14 neurriko Arial letraz idatzia, poesia edo prosa poetikoa izanik eta aurretik beste inon aurkeztu gabea.

Lanak bidaltzeko epea irailaren 7an bukatuko da eta ondoren hilabete hartuko dute epaimahaikideek euren erabakia plazaratzeko. Antolatzaileek adierazi dute epaimahaia jardunbide handiko lagunek osatuko dutela eta sariak abenduaren bigarren ostegunean banatuko direla, Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitzan egingo den saio batean.

Berrogeialdia dela eta, antolatzaileek idazlanak e-postaz bidaltzeko eskatu diete partaide guztiei. informazio gehiago eskuratzeko telefonoz deitu dezakete. Animatu eta parte hartu! Sormena lantzeko aukera ezinhobea da, zalantzarik gabe.

-Nora bidali: centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar edo edicionesmacle@hotmail.com
-Nora deitu: Mugikorra, 02346-334402 edo finkoa, 434347
-Lehiaketako oinarri osoak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia