Chivilcoy, Argentina . Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoa izan da beste urte batez Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarte Argentinarrak 2024ko ekitaldiei amaiera emateko aukeratutako tokia. Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, SADEko kideak bildu ziren topa egin eta urteroko antologia aurkeztearren eta sariak emateko "Antigoaleko autoak" argazki-lehiaketako irabazleei, eta "Maitasun Gutunak" eta "Gernikako Arbola" literatur lehiaketetakoei ere, azken hau, Beti Aurrerarekin batera antolatua.
Noemí Galarraga (La Platakoa) izan zen lehen saria; bigarrena, Elsa Santillán (Chivilcoy); hirugarren, Nerea Álvarez (Hendersen); eta aipu berezia Rosa Rzepka-k (Florencio Varela)
Iluntzean, eta Euskal Etxearen aretoa beteta zegoela, Beti Aurrerako Sara Iraizoz eta Ariadna Gariboldi dantzariek Agurra dantzatu zuten bildutakoen aurrean, ekitaldiari hasiera emanez. Epaimahaiko kideekin batera eta elkarte antolatzaileen ordezkari gisa, Beti Aurrerako diruzain Adriana Irrazabal Garmendiak, eta SADE Chivilcoyko presidente Geve Martha Cleci-k banatu zituzten nazio mailako “Gernikako Arbola” literatur lehiaketaren 13. edizioko sariak.
Lau emakume saritu
Lehen saria La Platako Noemí Galarragaren "Tierra Vasca" poemari egokitu zitzaion, eta plaketa grabatu bat eta diploma jaso zituen. Bigarren lana "Un símbolo eterno" izenburupekoa izan zen, Chivilcoyko Euskal Etxeko kide eta euskara ikasle Elsa Santillánena, domina oroigarria eta diploma jasoz. Hirugarren “Viejo Roble” delakoa,, Henderson-eko Nerea Alvarez egile. Honek ere domina eta diploma jaso zituen. Florencio Varelako Rosa Rzepka idazleak Aipamen Bereziko diploma jaso zuen.
Zorionak saridun eta partaide guztiei!
Bigarren saria, Elsa Santillán-i (ezkerrean), eta (eusk.) Beti Aurrerako Sara Iraizoz eta Ariadna Gariboldi Agurra dantzatzen
Lehenengo saria bereganatu zuen olerkia bildu dugu datozen lerroetara:
Izenburua: "Tierra vasca"
Egilea Noemí Galarraga
Eres la reina de la costa vasca,
tradición y modernidad marcan tu perfil,
con tu corazón de puerto, mi Donostia,
María Cristina se enamoró de ti.
Me atrapó el Monte Urgull
con su historia y su leyenda,
testigo de los vascuences,
en amores y contiendas.
Anhelando conocerte,
un día te visité aceptando el desafío,
agota la marcha mis viejos años,
pero en la cima me espera Él.
Te recuestas entre pueblo y mar,
un manto de exótica vegetación cubre tu rostro,
y un trinar de pájaros alegra mi camino.
Cada recodo del trayecto una postal,
la ciudad, la Bahía de la Concha, el Palacio Miramar,
a lo lejos la perla viviente, la Isla Santa Clara.
Me envuelves en la niebla de un mar embravecido,
al girar, la fortaleza militar adormecida,
muestra sus secretos de batallas y derrotas,
testigos los cañones del Castillo de la Mota.
Desafiante, sin aliento, llego a la meta.
El Sagrado Corazón me mira y sonríe, diciendo:
-Pisas la tierra de tus ancestros-
-Yo te bendigo-.