euskal diaspora eta kultura
2010/09/03
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Joan den ostiralean, abuztuaren 28an, Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko parte den dantzari txikien taldeak Caritas San Cayetano bisitatu zuen, Haurraren Eguna bertan ospatzeko, euskal elkartetik beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez.
Horretarako antolatutako festaldia erakundeko kideek, Caritas San Cayetanoko lagunek, haurren gurasoek eta larunbatero bertan egiten den askarian parte hartzen duten haurrek berek gauzatu eta elkarbanatu zuten, euskal etxetik bildutako dantzari txiki eta euren familiekin ere.
Euskal joko tradizionalak protagonismoa izan zuten, baita euskal dantzek ere, eta oro har denbora goxoa pasatzeko proposamenek, baita ere, askariak berak, musikka, umore ona eta irri algarak lagun, eguraldiak ere asko lagundu zuela, eraikinaren kanpoaldean, aire zabalean egin ahal izan baitzen, Laperaren parkean, euskal etxetik adierazi denez.
Egun batzuk barru, irail honetanxe, euskaletxeko dantzari gazteen txanda izango da, bisita egingo baitute orduan euskal etxeko partaide hauek Atiadim Eguneko Zentrora, hor ere arratsaldepasa elkarbanatzeko, kasu honetan estakurua udaberriaren hasiera (hego hemisferioan) izango delarik.
-Ekitaldiko argazki sorta: hemen
-Euskal Etxearen bloga: http://centrovascochivilcoy.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus