euskal diaspora eta kultura
2008/12/17
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak 25 urte bete ditu aurten. Bere ibilbidea hasi zuenetik hainbat ekitaldi antolatu ditu eta urtez urte esperientzia berriak hartzen joan den heinean joan da hazten. Zilarrezko Ezteietako ospakizunak garrantzia handia hartzen dute horrelako instituzio baten eguneroko joanean. Bide honetan hainbat ekitaldi, jardunaldi eta ospakizun antolatu dira urtean zehar, euskal kultura bultzatzen lagundu dutenak ezbairik gabe. Hona 2008ak, hogeitabosgarren urteurreneko urteak ekarri duen emaitza.
Urtean zehar egin diren ekimenak
-Euskara eskolak (2 maila)
-Euskal Dantza Taldea: Ostiraletan nagusiekin eta larunbatetan gazte eta txikiekin
-'La Hora de los Vascos' irratsaioa: larunbatetan 12:00etatik 13:00etara, Chivilcoy 32 Irratian
-www.centrovascochivilcoy.blogspot.com webgunea abiarazi da
-Tango Talde bat aritu da euskal egoitzan, zabalik bazkide zein lagunentzat
Honakoek ere egin dira
-Maiatzaren 10ean: Komunitate osoaren babesarekin, bazkide eta lagunen afaria egin zen, Zeramika Klubean
-Maiatzaren 16 eta 17an: Euskal Sukaldaritza ikastaroa egoitzan, guztiei zabalik
-Maiatzean: Buenos Aireseko Laurak Bat-en, Euskal Sukaldaritza ikastaro batean partaide
-Maiatzaren 30ean: Tangeria, tangoak dantzatu eta ikusteko Euskal Etxean
-Ekainaren 22an: San Juan jaia. Panpin erraldoi bat osatu zen Euskal Etxeko gazteekin batera eta gero San Juan suko sutzarrean erre zen. Hirian zehar 'San Juan ibilbidea' egin zen, Euskal Etxean amaituz hiri osoarentzako ikuskizun bat burutuz
-Uztailaren 12an: Zilarrezko Eztei Urteurren Afaria, Zeramika Klubean, Euskal Etxeko Dantza Taldeko dantzari guztiekin
-Abuztuaren 22an: Tango ikuskizun berri bat, eta EEko emakumeek prestaturiko jakiak dastatu ahal izan ziren
-Irailaren 7an: Euskal Herritik etorritako Juan Mari Beltran musikaria eta bere taldearen bisita. Euskal instrumentu eta musikaren erakustaldia Euskal Etxean
-Irailaren 8an: J.M. Beltranek Euskal instrumentuei buruzko hitzaldia eskaini zuen hiriko Musika Kontserbatorioan. Ikasle, bazkide eta lagunentzako sarrera doakoa. Egun berean, Euskal Etxearentzako Txalaparta bat eraiki eta Txalapartarako egurrak atondu zituen
-Irailaren 9an: Arantzazuko Ama Birjinaren aldeko meza ospatu zen Euskal Etxean
-Irailean zehar: Euskal Etxeko emakume batek Borja Blazquez sukaldari famatuaren sukaldaritza ikastaroan hartu zuen parte
-Irailaren 20an: Udaberriaren etorrera afaria Euskal Etxean. Udaberriko lehen afaria.
-Urriaren 4ean: Ruben Echeverria bazkidea antolatzaile, Bilduma eta Arte Topaketa Euskal Etxean. Emanaldiak eta euskal sukaldaritza dastaketa
-Urriaren 5ean: Gizataldeen Meza, Chivilcoyko zaindariaren ohorez, 'Nuestra Señora del Rosario'
-Urriaren 10ean: Juan Franciscone Orkestrarekin Tangoaldi berri bat eta tango erakustaldia egoitzan. Jende asko bildu zuen ekitaldi honek Euskal Etxera
-Urriaren 12an: Udal Musika Kontserbatorioak Soka kontzertu bat eskaini zuen Euskal Etxean
-Azaroaren 1 eta 2an: Euskal Etxeko 32 lagun partaide Euskal Etxetik La Platan egin zen Euskal Aste Nazionalean. Dantza Taldea ere aritu zen La Platan EEko ordezkari
-Azaroaren 5ean: Euskal Herritik, Aretxabaletako Akordeoi Orkestra errezibitu zen. Akordeoi Mintegi Organologikoa burutu zen Juanjo Orobengoaren (Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako zuzendaria) eskutik, Deliberante Konts.-ko aretoan.
-Azaroaren 6an: Euskal Musikaren inguruko Ikuskizuna, Español Antzokian. Antzokia jendez mukuru bete zen Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren kontzertuan. Etxeko dantza taldea ere aritu zen
-Azaroaren 21ean: "Etxeko dantza Taldeak Luján-eko Estancia San Ceferino-n dantzatu zuen, neska euskaldun baten eta argentinar baten arteko ezkontzan"
-Azaroaren 21ean: Urteko azken Tangoaldia Euskal Etxean. Mario Farías-en eskutik
-Abenduaren 5ean: Liburu doaintza San Sebastiango eskola bateko liburutegiari
-Abenduaren 5ean: Dantza Taldearen ekitaldia, La Rica Haur-Eskolako Kurtso Amaiera festan
-Roberto Navaridas korrikalaria Chivilcoyko Euskal Etxearen izena soinean, urte osoan aritu izan da lasterketetan parte hartzen, dominak eta garaikurrak irabazten kirolari gisa
-Abenduaren 19an: 5 zenbakidun Eskolako jaian hartuko du parte dantza taldeak
-Abenduaren 20an: Larunbata, Urtea agurtuko da Euskal Etxean, 25. urteurren honetan partaide izan direnekin eta ekitaldietan parte hartutako guztiak gonbidatu
Beste elkartasun ekimen batzuk
-Martxoan afari batean zerbitzari lanak egin ziren Josesito haurraren alde antolatutako afari batean. Lortutako diru guztiak Josesitoren osasun arazoek behar duten tratamenduetara bideratu ziren
-Abuztuaren 16an: Haurraren Egunean ekitaldiak, txokolatea, pastizak eta euskal dantzak San Cayetako Jantokiko haurrentzat
Euskal Etxera iritsi dira bisitan
-Mariluz Artetxe, martxoan, FEVAko lehendakari legez
-Iraizos-Iragi familiaren bisita Euskal Herritik, ahaideak dauzkate Chivilcoyn Euskal Etxeko bazkide
Lagundu eta bultzatu dira baita ere
-Aberri Eguna, apirilean
-Gernikako bonbardaketan hildakoen urteurrena, apirilaren 26an
-Euskararen Eguna, abenduaren 3an... eta beste zenbait
Euskal Etxea partaide, egin ziren
-Euskal Etxea partaide izan da hutsik gabe FEVAk egindako eta gonbidapena luzatutako hitzordu guztietan. Konparazio, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendariarekin Buenos Aireseko Laurak Bat-en eginiko bileran
-Partaide izan da EEa Chivilcoy-ko Udalak antolatutako ekitaldietan eta baita hiriko beste erakundeek eratutakoan ere, gonbidapena heldu bada bederen
-Bidaia Saladillo herrira, bertako Euskal Etxea bisitatuz, Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzaile baten aurkezpena zela-eta
-Ekainaren 23an: Suipachako Euskal Etxeak San Juan jaiak zirela-eta eta San Juan Suaren inguruan antolatutako ekimenean partaide
Bestelakoak ahaztu gabe
-Jaurlaritzaren aurrean bitartekaritza lanak eginez, makina fresatzaile baten dohaintza egin zion Euskal Etxeak hiriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari, eta beste makina baten zain dago, eskola berari emateko
-Euskal Etxean su-parrillak ezarri dira
-Egungo afari eta bazkarietan erabiltzen diren platerak, pitxarrak, kopak... erosi dira
-Euskal Etxean bainugela ezinduentzat egokia ari dira eraikitzen
Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxetik diotenez, "era honetan saiatu gara Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatzen. Aukera ona da amets handi bat nola hazten den hausnartzeko eta gogoratzeko. Amets hori nola indartzen eta elikatzen den, pozekin, esfortzuekin... Eta guztiok lagun ametsak handitzen doaz... Burua itzuli eta atzera begiratzeko une heltzen den arte. Orduan konturatzen da norbera, amestea merezi duela eta eskerrak ematea besterik ez da geratzen. Eskerrik asko gure ametsaren bidaide izateagatik", amaitzen ditu hitzak Chivilcoyko Beti Aurrerak.
Eskerrik asko zuei, lagun euskal chivilcoytarrok!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus