euskal diaspora eta kultura
2012/09/11
PUBLIZITATEA
Chino, AEB. Festa giroan hasi dute iraila eta ikasturte berria Chinoko euskaldunek, izan ere hilaren 1ean eta 2an ospatu zuten Chino Basque Club elkartearen Urteroko Piknika. Euskal Etxeak 45 urte egiten ditu aurten eta marka hau ospatzeko gogotsu ziren bazkideak. Ekitaldiak larunbatean hasi ziren, Aphessetche Trinketean egin ziren pala partidekin, eta ondoren dantzaldia egin zen gauean.
Igandean euskal mezak abiatu zuen eguna, Besta Berri taldearen erakustaldiarekin. Eguerdian erreki bazkaria egin zen elkarteko kide eta lagunentzat, eta arratsaldea euskal folk ikuskizunekin eta musikarekin girotu zuten chinotarrek. Ondoren, afariarekin indarrak berreskuratu eta gero dantzaldia egin zen Kantuz taldearekin. Donibane-Garaziko taldea da Kantuz, eta Chino Basque Club-ek Euskal Herritik ekarri zuen Kaliforniara, bere festa euskal soinuekin alaitzeko.
[Chino Basque Club-ek bi menu egin zituen igandean: bazkaltzeko txekor eta oilasko errekia, eta afaltzeko arkume errekia eta oilaskoa txilindron erara. Iruditan, elkarteko presidente Candida Echeverria bazkaria prestatzen Patrick Camourekin eta Isidore Camou sukaldari buruarekin (txapelarekin) (argazkia ChinoEE)]
[Eguneko ekitaldi ederrenetako bat euskal etxeko dantza taldeek eta Klikak egin zuten erakustaldia izan zen. Iruditan, txikien dantza taldea, “Txori-ttipiak”, dantzan (argazkia ChinoEE)]
[Zer da euskal ospakizun bat maitasunik gabe? Aurtengo piknikean ezusteko itzela izan zen, iruditan ikus daitekeenez: elkarteko kide batek ezkontzeko eskatu zion bere neskalagunari dantzaldiaren erdi-erdian. Zorionak bikote! (argazkia ChinoEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus