Chino, AEB. Datorren igandea --irailero lehenengo igandea, astelehen hori AEBetan jai eguna den Labor Dayko asteburuan-- urteroko bere Euskal Besta edo piknik eguna zuen Chinoko Euskal Etxeak eta urte bitxi honetan beste ia gainerako elkarretaratze fisiko guztiak bezala, bertan behera utzi dute. Bereziki gazteenek, ez dute ordea data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan, eta Piknik Birtual bat egiteko deia zabaldu dute, Youtube bidez ('Chino Basque Club'), igandean goizeko 11etatik aurrera.
Nahi duenak eguna aita Antton Egigurenek aldez aurretik grabatutako mezarekin hasi ahal izango du, 11etan, eta programa, berez, eguerditik aurrera garatuko da, esan bezala Chinoko Basque Club-en Youtube kanalean. Egitarauan, Chino bertako euskaldunen etxeekin konektatuko dute eta bakoitza piknika nola ari den ospatzen eta aurten Besta etxetik nola biziko duen azalduko dute, kantuz, janariz, jokoen bidez, dantzatuz, istorio-kontari...
Batere ahaztu gabe Euskal Herritik parte hartuko dutela Chinoko Euskal Etxearen lagun diren hainbat musikari, heien artean dira Bankako Menditarrak, Iñaki Dieguez, Kiki Bordatxo, Joxe Angel Elizalde, Xabier & Aner Euzkitze, Mikel & Esti Markez eta Julen Alonso, Xabi Aburruzaga, Martin Lerissa & Mixel Ducau, Iñaki Reta & Marta Peruga, eta Ketxo. Ez da, ez, galtzen uzteko moduko aukera!
Hona antolatzaile den Christian Jaureguy-kren bideo gonbidapena ingelesez. Berarekin kontaktatzeko edo egun horretan nola edo zerekin parte hartu adosteko, bere emaila: ccjaureguy2@aol.com.
Chinoko Euskal Etxearen izenean, Christian Jaureguy Besta Birtualean parte hartzera gonbidatzen