euskal diaspora eta kultura
2011/07/12
PUBLIZITATEA
Chino, AEB. Chino Kaliforniako Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe dira 2011ko NABOko mus txapeldunak, Fresnon ekainean jokatutako sailkapen nazionalak erabakitakoaren arabera eta horrek Euskal Herrira mundu mailakoa jokatzera bidaiatzeko txartela ematen die, nazioarteko gainerako herrialdeetako txapeldunekin lehian aritzeko eta, nork daki, txapela hori ere irabazteko agian.
Ipar Ameriketako euskal etxe bakoitzeko mus txapeldunak Kaliforniako Fresnon elkartu ziren ekainean, NABOko Mus Txapelketa Nazionalean. NABOko partaide den euskal etxe bakoitzak bikote bat bidal dezake urteroko txapelketa nazionalera, edo bi bikote, baldin eta antolatzen duen txapelketak 20 bikote partaide baino gehiago biltzen baditu. Aurreko urteko NABOko bikote txapeldunaren klubak antolatzen du urtero NABOko finala, eta hor garaile atertzen denak mundu mailako txapelketan hartzen du parte Estatu Batuetako ordezkari.
NABOko txapelketako irabazle denez, Chinoko taldeak munduko mus jokalari hoberenen kontra lehiatuko du aurtengo urrian Angelun. Bederatzi eguneko programa prestatu du Angelu eta inguruetan 2011ko Mundukoko antolatzaile den Frantziako Mus Federazioak, muslariei eta laguntzaileei aukera emanez bertako leku, ohiturak eta jendeak ezagutzeko.
-Ikus programaren xehetasunak www.globalmus.com webgunean (pdf)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus