Paola Pérez, ezkerretik hasita bigarrena, Paola's Vinum-eko lantaldearekin (Argazkia: EuskalKultura.com)
Paola’s Vinum “Euskal Herriko taberna moduko bat da”, esan dio Paola Pérez-ek EuskalKultura.com-i. “Zeure tabernatzat jo dezakezun lekua”. Familia kontuengatik San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bizitzera joango da enpresaria eta hazten ari den negozioa erosiko duen inbertsoreen bila dabil orain.
Chicago, AEB. “Ameriketara etorri nintzenean neure tabernatzat jo nezakeen taberna botatzen nuen faltan. Lagunekin zein bakarrik, egunero joaten zaren taberna hori”, dio Pérez-ek. “Horixe bera da Paola’s Vinum, zeure taberna, zeure egin dezakezun tokia. Ardo baso bat hartu edo zerbait afaldu nahi duten ohiko bezeroak dituen taberna lasaia”.
Tabernako jabearen berbatan, “ez da batere erraza alkohola saltzeko lizentziak lortzea (Chicagon). Muga asko daude. Horrek ere egiten du Paola’s Vinum erostea erakargarri, taberna, lizentzia eta inbentario guztia salduko baitut”.
West Loop auzoa gero eta biziagoa da, alde batetik Udalak horrantz zabaldu nahi izan duelako negozio gunea eta, bestalde, azken urteotan familia gazte askoren bizileku bihurtu delako. Horregatixe, Pérez-en beraren hitzetan, “urteroko bataz-besteko hazkundea %10ekoa izaten ari da”.
“Ameriketan jendeak oso gustukoa du ardoa eta mota askotakoak ditut tabernan, Euskal Herrikoak, Espainiakoak eta munduko beste zonalde batzuetakoak ere”. “Oso harro nago Paola’s Vinum-ekin”, bukatzen du.
Hiru inbertsorerekin dago harremanetan orain, baina plan ona bat aurkeztuko dion edozeini saltzeko intentzioa du Pérez-ek. Horregatik, informazio gehiago behar izatekotan, helbide elektronikora idatz egiozu: paola@paolavinum.com.