euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chicago Donostia bihurtu zuen egun batez Txakoholika ardo eta pintxo dastaketak

2011/06/08

Chicagotar bat Txakoholikaren hirugarren edizio honetan euskal euskal ardoak dastatzen (argazkia HGaldones)
Chicagotar bat Txakoholikaren hirugarren edizio honetan euskal euskal ardoak dastatzen (argazkia HGaldones)

PUBLIZITATEA

Pop-up bar izeneko ekitaldia da Chicagon egin berri den Txakoholika gastronomia dastaketa: urtean behin antolatzen den taberna da eta jakinaren gainean dauden adituek baino ez dute horren berri. Chicagoko 'underground' zirkuituko chef talde batek antolatzen du eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da jada. Euskal Herriko txakolina eta sagardoa izan ziren hitzorduko izarrak, pintxo aukera zabalarekin batera. Chicagoist blogean argazki erreportajea argitaratu dute.

Chicago, AEB. Txakoholika gastronomia dastaketaren hirugarren edizioak txakolina, sagardoa eta pintxoak ekarri zituen Chicagora eta egun batez bederen hiri amerikarrean Euskal Herriko edozein tabernakoa bezalako giroa bizi ahal izan zen. Pop-up bar delako ekitaldia maiatzaren bukaera aldera egin zen eta Chicagoko Craig Perman ardo adituak (Perman Wine Selections) eta Abe Conlon eta Adrienne Lo (X-Marx) sukaldariek antolatu zuten.

Dastaketan sagardo, txakolin eta pintxo aukera zabala izan zuten X-Marx jatetxera bildu ziren lagunek. Ekitaldiaren arrakastak argi erakusten du txakolinak AEBetan sortzen duen jakinmina gero eta handiagoa dela. Dastaketan txakolin zuria eta gorria edateko aukera izan zuten chicagotarrek. Huge Galdones argazkilariak ekitaldiaren irudi-erreportajea argitaratu du Chicagoist blogean.

 Txakoholika 2011 1

[Craig Perman eta Abe Conlon sukaldaria, Txakoholika 2011 dastaketaren antolatzaileak (argazkia HGaldones)]

Txakoholika 2011 2

[Etxean eginiko odolki, piper gorri eta gazta pintxoa (argazkia HGaldones)]

Txakoholika 2011 3

[Chicagoko X-Marx jatetxeko sukaldari taldeak prestatu zituen Txakoholika 2011-ko pintxoak (argazkia HGaldones)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia