euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Chez les Basques" zine zikloak Iparraldeko hainbat herrietan erakutsiko ditu bertan grabaturiko filmak

2015/11/05

"Chez les Basques" zikloan ikusgai izango diren filmetako batzuk
"Chez les Basques" zikloan ikusgai izango diren filmetako batzuk

PUBLIZITATEA

"Chez les Basques" zikloa Iruñeako Punto de Vista zinemaldian aurkeztu zen eta orain, Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan, Iparraldeko hainbat herrietan izango da ikusgai, larunbatetik azaroaren 15a arte. Saio oso bereziak izango dira, pelikula hauek grabatu ziren herrietan bertan ikusi ahalko direlako. Emanaldiak egingo dira Iruñean, Donibane Lohizunen, Ortzaizen, Maulen, Donapaleun, Donibane Garazin eta Biarritzen, besteak beste.

Iruñea, Nafarroa. Iparralderako bidea hartuko du larunbatean Punto de Vista zinemaldiko Chez les Basques zikloak, eta hilaren 15a arte saio berezietan ikugai izango da Iparraldeko hainbat herritan. Kasu batzuetan filmak grabatu ziren lekuan bertan edo handiko oso kilometro gutxira erakutsiko dira, eta horrek giro zirraragarria sortuko duela espero dute antolatzaileek.

Zikloa larunbatean abiatuko da, Donibane Lohitzunen. Han Bernardo Atxagak "Ziburu" izeneko hitzaldia eskainiko du eta ondoren "Around the world with Orson Welles (Pays Basque I + Pays Basque II)" filmeen emanaldia egingo da. Igandean, azaroaren 8an, Donibane Garazira egingo du jauzi zikloak eta Otar Iosselliani zuzendariaren "Euskadi été 1982" izango da ikusgai.

Azaroaren 9an Hendaiako Les Variétés zineman emango dute "Around the world with Orson Welles (Pays Basque I + Pays Basque  II)" eta biharamunean, azaroaren 10ean, bi film izango dira ikusgai Maulen: "The Basques of Santazi" eta "Maskaradak" (1980, Jean-Dominique Lajoux).

Azaroaren 11n Hazparnen, "Le Curé basque de Greciette" (1958, Hubert Knapp) eta "Au Pays des Basques" (1930, Maurice Champreux) erakutsiko dituzte. Hurrengo egunean, azaroaren 12an, Ortzaitzen,  "Around the world with Orson Welles (Pays Basque I + Pays Basque  II)" dokumentalaren emanaldi bat egingo da. Egun horretan bertan, baina Kanbon, "Around the world with Orson Welles (Pays Basque I)" eta "Le Curé basque de Greciette" (1958, Hubert Knapp) izango dira ikusgai.

Azaroaren 13a Urruñan "Le Chermin D’Ernoa" (1921, Louis Delluc, René Coiffard) eta "Rochers de la Vierge" (1896, Auguste Lumière, Louis Lumière) erakutsiko dituzte. Azaroaren 14an Biarritzera helduko dira "Au Pays des Basques" (1930, Maurice Champreux) eta "Rochers de la Vierge" (1896, Auguste Lumière, Louis Lumière). Egun horretan bertan "Le Curé basque de Greciette" (1958, Hubert Knapp) eta "Croquis en Soule" (1958, Hubert Knapp) erakutsiko dituzte Donapaleun.

Zikloa Baionako l'Atalante zine-areto ezagunean amaituko da, azaroaren 15ean, Eugène Green-en "Hitza egin" filmaren estrenaldiarekin.

Programa osoa EKEren wengunean.

Informazio gehiago Punto de Vista jaialdiaren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia