euskal diaspora eta kultura
2014/04/29
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Aita, hitz soil eta askorentzat esanguratsu hori dauka dokumentalak izenburu eta egun hauetan ari da burutzen Chema Salcedo Peruko Liman. Euskal Herrian errodatzen ibili ostean, aitarekin eta bion arteko harremanarekin duen zorra edo bestela esanda harreman horri gehitu nahi dion ekarpena hau ekainean estreinatu nahiko luke, eta egina du ere tratua ETBrekin Euskal Herriko pantailetan ere zabaldua izan dadin.
Gerla garaian Traparango batzokian sartu zen gudari Jose Salcedo Molinuevo. Semearentzat, hunkigarria izan da Euskal Herrira etorri eta bere aita duela 77 urte ibili zen trintxeretan ibiltzea. Filma egiteko, aitak hil baino bi urte lehenago pasatu zizkion memoriak baliatu ditu Chemak, baita bizitzan zehar harekin harremanetan kontzatutako pasadizo eta istorioak, buruan gordeak eta orain besteekin partekatuko dituenak.
Dokumentalak 60 minutu irauten ditu eta Lezamako Aketza Alberdik egiten du bertan bere aitaren papera. Honi guztiari buruzko erreportajea argitaratu du Iban Gorriti kazetariak Deia egunkarian gaztelaniaz. Hemen irakur dezakezu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus