"Origen" saioak Ernesto Ché Guevara argentinarraren euskal sustraiak aurkituko ditu gaur, haren anaia Juan Martin Guevararekin batera Euskal Herriko familiaren sorlekuak bisitatuz. Olga Zabalgogeaskoa kazetariak XX. mendeko pertsonaia historiko garrantzitsuenetako baten euskal jatorria erakutsiko digu, eta historialari eta genealogia adituen ikerketei jarraiki, Ché-ren anai txikiak, Juan Martinek, Euskal Herriko senideak ezagutu ahalko ditu. Saioa gaur 22:25etan estrenatuko da, ETB2 katean, eta internet bidez eta Canal Vasco/ETB Sat kateetan ere izango da ikusgai.
Bego Miñaur/Donostia-San Sebastián. Gaur estrenatuko da ETB2 katean "Origen" saioa, Diasporako euskaldunak Euskal Herrira euren sustraien bila ekartzen dituena. Olga Zabalgogeaskoa kazetari eta aurkezlea izango dute bidaialagun, eta historialari eta genealogia adituen ikerketei jarraiki, euren jatorria aurkituko dute, familiaren sorburu izan ziren etxeak eta herriak bisitatu eta senitartekoak ere ezagutu ahal izango dituzte.
Aurreneko atalak "Ché. El Mito era vasco" izenburua du. Saioan, mito argentinarraren anai txikia, Juan Martin, Euskal Herrira etorriko da eta familiaren euskal nortasunari buruz hitz egingo du. Saioko adituek familiaren abizenaren sorlekua erakutsiko diote, Arabako Gebara jauregia, eta gentino llega a Euskal Herria y recorre varios parajes, como el palacio Gebara en Araba, eta familiaren jatorri euskalduna aurkituko du.
Saioa gaur 22:25etan izango da ikusgai ETB2-n, eta goizaldean, 02:15tan, Canal Vasco/ETB Sat-en (info +, hemen). Horrez gain, zuzenean ikusi ahalko da Eitb.com webgunean, eta bihartik aurrera ETB Nahieran-en (hemen).
Beste protagonistak
Maite Ibañez saioaren ekoizleak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, "Ché-ren familian ezer gutxi zekiten euren euskal jatorriari buruz. Juan Martinek bakarrik gogoratzen zuen izeba batek beti esaten ziela, oso burugogorrak zirela, euskaldunen eta irlandarren ondorengoak zirelako". Saioan, Gueverak familia bi aldeetatik euskal-euskalduna dela ikusiko du.
Hurrengo kapituluetan Diasporako beste zenbait euskaldunen istorioak azalduko dira, eta EuskalKultura.com-en oso adi jarraitu dugu grabazio prozesua. Hauek dira hurrengo gonbidatuak (eta loturatan, beraiei buruzko artulikuak): Mariana D'Orazio, argentinarra, euskera ikasle Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian; Eduardo Strauch Urioste, Los Andeseko hegazkin istripu ezagun hartatik bizirik irten zen argentinar gazteetako bat; Pilar García de Gurtubay (Gurtubaytarrak eta atal honen grabazioa, hemen); Txomin Amutxastegi mexikarra, Guillermo Amutxastegi zesta punta jokalari mitikoaren iloba; eta Germán Martitegi sukaldari argentinarra, bere herrialdean telebistako izar oso ezaguna.