euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomusko Euskal Etxeak eskerrak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Cesar Arrondori

2009/10/07

Chascomusko Euskal Etxearen egoitza
Chascomusko Euskal Etxearen egoitza

PUBLIZITATEA

Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, ohar pare bat plazaratu du eskerrak emanez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bertako Kirol eta Kanpo Harremenetarako diputatu Iñaki Galdosi, azkenaldian Euskal Etxeari emaniko liburu eta materialengatik; eta Cesar Arrondori, joan den urriaren 3ko Tokiko Historia IV. Jardunaldietan parte hartzeagatik, Gandara herriko euskal presentziaz egiten ari den ikerlanari buruzko aurrerapen batzuk emanik. Zingirako Euskaldunak-ek, aukera baliatzen du komunitateari oro har gonbidapena luzatzeko datorren larunbatean egingo den Chascomusko XIX. Euskal Jaian parte har dezan.

Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak, Maria Laura Eguren lehendakari eta Pedro Mauregui Larranda idazkari, lehenengo ohar bat plazaratu dute eskerrak emanez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bertako Kiroletako eta Kanpo Harremanetarako diputatu Iñaki Galdos Irazabali, azkenaldian Euskal Etxeak jaso dituen liburuengatik, oroitzen duelarik Iñaki Galdos bera azaroan izango dela Chascomusen, Bahia Blancako Euskal Astean parte hartu eta gero, orduan urrats berriak emanik Foru Aldundiak dirulagunduko dituen ekimenei dagokienean.

Bigarren ohar batean, Chascomusko Zingirako Euskaldunak-ek esker biziak ematen dizkio baita ere "Cesar Arrondo irakasleari, Casa de Casco-n urriaren 3an egin diren IV. Tokiko Historia Jardunaldian izandako partaidetzagatik, bertan zenbait berri aurreratu baitzuen Gandara-ko presentzia euskaldunaz egiten ari den ikerketaz, baliatuz aukera bera Jardunaldiko antolatzaileei ere zorionak eta eskerrak emateko, tartean Chascomus Herriko Historia Ondasun Zuzendaritzari eta gainerako hizlariei. Gonbitea luzatzen die halaber Gandara-ko euskal presentzia historikoaren gaian lagun dezaketen bizilagun guztiei (0221) 15-525-4956 zenbakira deitu dezaten.

Azkenik, eta datorren larunbatean, urriaren 10ean, Chascomusko XIX. Euskal Jaia izango denez, Euskal Etxeak gonbite zuzena luzatu nahi die herritar guztiei, parte har dezaten. Hona egitaraua: goizeko hamarretan, Esku huskako txapelketa, haur eta gazteentzat; arratsaldeko zazpietan, esker-emate meza Katedralean; gaueko bederatzietan, Club Bochistico Independiente delako elkartean (Garay 77), erromeria, 'Eusko Hazia'ko gazte dantzariak dantzari, Euskara eta Txikien taldeak arizale, Eskulanak eta Haize Gaztea-ko gazteak ere ohola gainean. Euskal plater tipikoak salduko dira. Sarrera, bost peso.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia