euskal diaspora eta kultura
2008/07/22
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko
kideek Sanfermin jaien isla ekarri zuten Argentinako herri honetara joan den uztailaren 6ean, Independentziaren Plazan eskaini zuten dantza erakustaldiarekin. Herriko jende asko bildu zen ekitaldira eta Maria Laura Eguren elkarteko lehendakariaren ongi etorriarekin hasiera eman zitzaion jaiari.
Jarraian, Maitena Etcheparek eta
Emiliano Armendarizek zuzendutako Dantzarien Talde ezberdinek euskal dantza tradizionalen erakustaldia egin zuten. Ekitaldian
honakoak dantzatu zituzten: Aurreskua, San Migel, Ezpatadantza, Lore Arkuak
eta Arku Mixtoak, Ipurdi Dantza, Makil Dantza eta Fandangoa.
Bestalde, Txikien Amen Taldeak jaian lagundu zuen stand bat ipiniz. Bertan, emakumeek zapi gorri tradizionalak saldu eta partaideek txokolatea eta plater gozoak dastatu ahal izan zituzten. Jardunaldiaren amaieran sutzarra egin eta gitarrak jo zituzten Euskal Etxean. Zingirako Euskaldunak-eko kideek Chascomuseko Udalari eskerrak eman nahi dizkiote festan laguntzeagatik.
Lotura interesgarriak
Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus