euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Hezkuntza Teknikoko Eskolak fresatzeko makina bat jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik

2008/04/16

Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzeko makina
Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzeko makina

PUBLIZITATEA

Herriko agintariak --Liliana Denot alkatea buru--, hezkuntza arlokoak eta euskal etxekoak partaide izan ziren joan den asteazkenean Argentinako Chascomus-en, Eusko Jaurlaritzak bertako Hezkuntza Teknikoko Eskola 1 zenbakidunari eginiko dohaintza ekitaldian. Argentinako bandera eta ikurrinari harrera egin ostean eta bi ereserkiak kantaturik bertaratutako agintari eta ordezkariek hitza hartu zuten, lankidetza laudatu eta makina irits zedin lan egin dutenen ahalegina eskertzeko. Hitzorduaren amaiera gisa Cesar Arrondok Euskal Nazioari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
Chascomuseko Hezkuntza Teknikoko Eskola 1 zenbakidunak Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako fresatzeko makinaren emate ekitaldiak zenbait arduradun bildu zituen: Carlos Cipolla eskolako zuzendaria, Liliana Denot alkatea, Leonor Barravino erregioko ikuskaria, Susana Vera barrutiko ikuskaria, Cesar Arrondo irakaslea, Graciela Pecotche de Urrutibeheity Euskal Etxeko alkatea, Juan B. Mutuberria Euskal Etxeko alkate ohia, Susana Pecora eskolako aholkularia, eta Ricardo Hailas, Ana Otazua probintzia diputatuaren ordezkari gisa.

[Cesar Arrondo (erdian) Cipolla zuzendariarekin eta gainerako agintariekin solasean Eskolara ekarritako fresatzeko makinaren aurrean]

Fresatzeko makinaren emate ekitaldiaren hasieran harrera egin zitzaien Argentinako banderari eta ikurrinari. Euskal eta argentinar ereserkiak abestu eta jarraian lankidetza goratu eta makina bertara irits zedin laguntza eman duten guztiei eskerrak emateko momentua heldu zen. Hitza hartu zuten, besteak beste, Maria Laura Eguren Chascomuseko EEko lehendakariak, Francisco Filannino irakasleak (Hezkuntza Teknikoko Eskolako Tailerreko nagusia), Carlos Cipolla 1 zenbakidun Eskolako zuzendariak eta Liliana Denot Chascomuseko alkateak. Ekitaldia Cesar Arrondok Euskal Nazioa gaitzat harturik eskainitako hitzaldiarekin amaitu zen.

[Euskaldunen eta argentinarren arteko lankidetzaren sinbolo ziren bandera eta banderadunek protagonismoa euki zuten]

[Agintarien presentziaz gain, Eskolako ikasleen eta oro har komunitate akademikoko partaide guztien sostengua bildu zuen ekitaldiak]

'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, bere aldetik, bereziki azaldu nahi izan zien bere esker ona Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, Iñaki Mujika Langile Hezkuntzako sailburuordeari, Marieli Diaz de Mendibil Eusko Jaurlaritzako Argentinako ordezkariari eta Cesar Arrondo irakaslea, azken hau dohaintzaren koordinatzaile izan baita Argentinan.


Lotura interesgarriak

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
www.chascomus.co.ar/centrovasco

Argentinako eskola teknikoek bi fresatzeko makina jaso dituzte
2008ko otsailaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Payadore eta bertsolariek arrakasta Chascomus-en
2008ko martxoaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia